CRISTINA ENEARA BISITA (1. kronika)

Joan den astean bisita polita egin genuen Cristina Enea parkera. Udazkenaren hasieran, zuhaitz gehienak, oraindik, bere hostoak soinean dituztenez, ikuskizun ederra izan genuen. Bertan ikusi eta ikasitakoa kontatu digute hainbat ikaslek eta hementxe duzue lehen testigantzak:

Astelehenean, klasea bukatu eta gero abiatu ginen Cristina Enea parkera bisita gidatua egitera. Gertu dagoenez, taldean solas eginez joan ginen bertara.
Jauregi aurrean, parkea erakutsiko zigun Violeta gaztearekin elkartu ginen. Esan zigunaren arabera, parke hau Fermin Lasala y Collado jaunak bere heriotzean utzi zion Donostiako udalari 1918 urtean.


Fermin Lasala y Collado abokatu, historialari, politikari eta merkatari garrantzitsua zen. 1859 urtean Cristina Brunetterekin, Mandasko Dukesarekin, ezkondu zen eta horrela bihurtu zen Duke ezkontidea.
Nahiz eta Madrilen bizi, hemen, Donostian, finka bat sortu nahi zuen denbora luzeagoa pasatzeko. Horretarako, toki honetako hainbat baserritarrei lurrak eta etxeak erosi zituzten eta finka osatu zuten.
Jauregia Jose Clemente eta Osinalde arkitektoak eraiki zuen, bai kapera, bai atezaindegia, bai beste zatiak ere. Lorategiak, bidexkak, arbolak, urtegiak Pierre Ducassek, garai horretako lorezain famatuak, diseinatu zituen, eta mundu guztietako bazterretatik ekarrarazi zituen lore eta zuhaitzak.
Bikotearen azken urteetan Donostiako finkako etxera etorri ziren familiarekin
Beste espezieetako bat, sekuoia, Estatu Batuetakoa da eta 110 metroko altuera eta 13 metroko diametroa du.
Goiko zelaian, badago, bidexka ondoan, gingko biloba bat. Zuhaitz haur oso bitzitaza luzekoa da eta indartsua. Ekialdeko herrietan sakratua da. Botika moduan ere erabiltzen dute. Parkekoak forma berezia du, aurpegi itxura, hain zuzen ere.
Bidexka guztiak biribilduak dira, hasieratik diseinatu zuten bezala eta ibili ginenean ikusi ahal izan genituen bertako honako zuhaitzak ere: haginak, zuhaitz pozointsua eta fruitu gorriduna animaliak erakartzeko eta modu horretara zabaltzeko; haritza eta bere familiako ametza, oso antzekoak biak; lizarra, bere egurrez, garai batean, uztaiak egiteko erabiltzen zuten zuhaitza; erramua edo ereinotza, leku guztietan agertzen dena…
Horrela, parkearen irteerara iritsi ginen eta berandu zenez, bukatutzat eman genuen bisita eta Ferminen elkarterantz abiatu ginen. Han gure zain zeuden Ferminen emaztea eta lagunak.
Sukaldariak-eta bazkari aparta eskaini ziguten. Eskerrik asko Fermin eta lagunak!

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude