Dikotomiak eta gaizki ulertuak, atera/sartu naiz/dut

Honako pasadizo hau, Lorena gure lankide jatorrari gertatua da. Badakizue ia ikasle guztiei hitz batzuk harrapatzea edota desberdintzea izugarri kostatzen zaiela. Eta, horrela, adibidez, ikasle askok arrakasta eta arrastaka nahasten dituzte. Bide batez, utzi esaten nire ustetan nahaste hau fonetikoa baino zerbait gehiago dela, batzuek oso erraz identifikatzen dute-eta arrakasta izatea norbaiten ipurdiaren atzetik sugea baino estilo zailduagoz arrastaka ibiltzearekin.

Kontuak kontu, hasierako urratsetan sartu eta atera aditzekin gauza bera gertatzen da, eta, zer esanik ez, aditzon aldian aldiko errejimenarekin; izan ere, batzuetan trantsitiboak dira eta beste batzuetan intrantsitiboak.

Eta horrela, erraz asko gerta daitezke honelako gaizki-ulertuak parrandei buruz ari garela: “ ba… nik gaztetan ez nuen sartzen dirurik ez neukalako, eta orain ez dut sartzen astirik ez dudalako”. Eta morroia luze bezain zabal geldituko zen, gainera. Eta beste ikasleek buruarekin baiezkoa egingo zioten, gauzak horrelakoak direla esan nahiko balute bezala. Barrez hasi zen bakarra Lorena gaixoa izan zen eta, gainera, ikasleen begirada harritua jasan behar!

Egilea: E-pistola
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

5 erantzun Dikotomiak eta gaizki ulertuak, atera/sartu naiz/dut-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Umorez

    Bai, Lorenaren ikasle hori, batzuei makina bat lan ematen digu sartze irtete horrek. Gaztak eta gatzak ematen duten bezala.

    Adibidez, gaur jolasean aritu gara gelan: ea nork asmatzen zuen ezkutuko pertsonaia jakin bat. Ikasle batek esan du Erdi Ardokoa zela. Besteok, noski, galdetu diogu ea mozkorra zen pertsona ospetsu hori.

    Beno, ba ikasle guztioi proposamen bat egin nahi dizuegu: gelan entzundako bitxiak kontatzea. Adibidez, aurten arazoan esandakoak.

    Prest? Eta lur jota zaudetenean, ez ahaztu: “nekeetan irria ezpainetan”.

  2. egilea: e-pistola

    Ederra proposatutakoa. “Ahortz bete” geratu naiz!

  3. sagarainho@yahoo.es' egilea: Ainhoa

    Nire amak zaintzen zituen ume batzuei zera esan zien:
    Mesedez, jantzi itzazue antzerkiak!!

  4. gorkabea@gmail.com' egilea: Gorka

    Iaz, hitz egiten ari ginen eguraldiari buruz, iparra non dagoen jakiteko, “sorgintxula” erabil dezakegula esan nuen.
    Virginia, nire irakaslea, harrituta galdetu zidan:
    -Zer da “zorgintxula”?
    -Ba al dakizu zer den “sorgintxula”?

  5. egilea: e-pistola

    Bai, bai… baina zein iparralde seinalatzen du sorgintxulak, geografikoa ala magnetikoa?

Utzi erantzuna e-pistola(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude