Donibane Lohitzunetik Hendaiarat

Hona hemen aurtengo txangoan zer gertatu zen.
Donibane Lohitzune, Ziburu, Sokoa, Abadia gaztelua, Hendaia eta horien artean beste hainbat pasaia eder bisitatu genituen. Pasa den larunbatean, goizeko zortzi eta erdietan taldea osatuta zegoen. Zazpi lagun: bi emakume, lau mutil, irakasle bat –Jon- … eta Iker? Ba ohean, “tripako mina”omen zeukan. Donostiatik Donibane Lohitzunera autobusez egin genuen bidaia. Ziburuko portutik pasa ginenean euri fina agertu zitzaigun. “Les viviers basques”-en geundenean, izugarrizko zaparrada gehi haizea gurera etorri zitzaizkigun itsasotik. Blai-blai eginda geunden: Jon, talde osoa…

 

 

 

 

 

 

Dena dela, pasaiaz disfrutatzen, Jonek erraten zigun bezala. Txangoaren bigarren zatian Urrugne, Sokoa, Abadia Gaztelua eta Hendaia, azkenean. Guztira 11,8 kilometrokoa zen txangoa. Hendaiako hondartza ondoko jatetxe batean pizzak, hamburgesak eta entsaladak jan genituen. Hori bai, denok busti-bustita. Hendaiako geltokitik Donostiaraino zer ondo pasa genuen eta zer bista ederrak disfrutatu genuen komentatu genuen.
Hurrengo txangorako gutxiago geratzen zaigu dagoeneko. Ea apuntatzen zarenten!

Lasarte-Orian, 2012ko maiatzaren 23an
Iñaki Alonso. E-pistolaren ikaslea.

Egilea: E-pistola
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Donibane Lohitzunetik Hendaiarat-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Gure Iñakik, nonbait, “pasaia” herritik pasa ginela ulertu zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude