Donostiako antzinako himnoa

tamborrada-en-san-sebastianIritsi zaigula berriro ere San Sebastian eguna eta aurreko egun hauetan puri-purian dagoen gaiari buruz arituko gara, Donostiako antzinako himnoari buruz hain zuzen ere. Izan ere aurten  danborradek herritarrei omenaldi bat egingo diete San Sebastian bezperan Donostiako antzinako himnoa joz. Konposizio hau 1813an hiriko himnoa zen. Eguerdiko hamabietan Alderdi Ederren helduen eta haurren konpainietako mila danborrarik baino gehiagok Donostiako antzinako himnoa joko dute. Ekitaldiari bukaera emateko lana Txistulari Bandak eta Kresala elkarteko bost haur danborrarik izango dute.

Gaur egungo Donostiako Martxa Raimundo Sarriegik konposatu zuen, 1860an. Sarriegi hiriko hainbat konpartsaren eta himnoren egilea da. Bigarren Mendeurrena dela eta, Donostiako antzinako himnoa berreskuratuko da. Doinu hau lehenagokoa da, XVII edo XVIII. mendekoa eta zortziko aireadu, Jose Juan Santesteban maisuak bildu eta danborradetarako moldatu zuen. Iztuetaren kantu zaharren bilduman agertzen da (1827). Jose Juan Santestebanek, Donostiako XIX. mendeko musikaren maisu eta Raimundo Sarriegiren irakasleak, bildu eta moldatu zuen.

 

 

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude