DONOSTIAKO UR-BILTEGIETARA TXANGOA

 

2018ko abenduaren 18an, Amarako euskarako taldean ikasturtea amaitu genuenez, txango batekin ospatu genuen. Goizeko 9:30etan geratu ginen Egunsentia elkartean eta Uliako Mintegietako Parkerantz oinez irten ginen, Uliako Ur-biltegiak ikusteko. Urtegi hauek parke barruan kokatuta daude, Ulia pasealekuaren hasieran, Jose Elosegi kalearekin duen bidegurutzean.

11:30etan Parkean gidariarekin geratuak ginen, baina tarte luzea itxaroten egon ginen, pertsona batzuk falta zirelako.

Azkenik iritsi ziren, “badirudi oso mendizaleak direla Uliara joan eta itzuli egin baitziren eta”, ez zekiten Parkea non zegoen.

Azkenik bisita hasi ginen gidariarekin.

Donostiako hiria, hasieran, plaza militarra zen. 1869an, harresiak lurrera bota zirenean eta biztanle kopurua hazi zenean, etxebizitza pila bat eraiki zuten. Horregatik 1872 eta 1900 bitartean bi ur-biltegi eraiki zituzten. Handiena bisita daitekela esan zigun gidariak; gainera, parkeko sarrera ateetako baten ondoan tunel bat ikusi genuen. Ulia mendia zeharkatzen zuen tunelak eta ura jasotzen zuen ur-biltegietarako; 600 metroko luzera du.

Ondoren, ur-biltegiaren gainean egon ginen eta haizebideak ikusi genituen, nahiz eta ezin izan genuen bisitatu oso hondatuta zegoelako.

Jarraian, tunel bat zeharkatu genuen eta ur-biltegi handienera sartu ginen. Arku eta zutabe pila bat zituen eta 14.400 metro koadro. Zein zoragarria zen!

Ur-biltegiek 1982an funtzionatzeari utzi zioten, batez ere Artikutzako zingira, eraiki zutenean.

Toki ezezaguna bezain interesgarria Donostiarrontzat!

Manu

Egilea: Pintto
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude