DONOSTIAKO URREZKO DOMINA NORENTZAT?

Urrezko DominaGaurkoan proposamen bat egin digu gure ikasle Rikardok, Donostiar ezagun baten biografia azaldu ondoren.

Ados al zaudete berarekin? ala, ba al duzue beste hautagairen bat proposatzeko?

JOSE INAZIO ANSORENA MINER, “PITER”Peter Ansorena

Txistulari, musikagile, pailazo, idazle… polifazetikoa Donostian  jaio zen 1953an, Parte Zaharrean. Hain zuzen ere, Konstituzio nnparantzan. Familiarengandik zetorkion musikarako zaletasuna.
Bere aitona, Isidro ANSORENA ELIZEGI,  Donostiako Udaleko Txistulari taldearen zuzendari ospetsua izan zen eta aita Schola Cantorun eta Euskal Bilera abesbatzen zuzendari ere bai.

Piterrek txistu eta danbolin ikasketak Donostiako Kontserbatorioan aitonarekin egin zituen, bestelako musika arloekin batera.
Filosofia eta Letretako Lizentziatura, Filologia Erromanikoaren arloan lortu zuen EUGT ikastetxean Donostian.
Gero irakasle gisa aritu zen bederazi urtez Larramendi ikastetxean.

Bere jarduera nagusia txistularitza izan arren, pailazoarena ere oso garrantzitsua izan da.
“Txirri, Mirri eta Txiribiton” euskal pailazo hirukote ezagunaren sortzaile eta partaide da.
Musikagile gisa hainbat liburu eta musika idatzi ditu.

Sariak:
Txistulari bakarreko txapelketa 1979ean irabazi zuen.
Felipe arresebeitia  poesia lehiaketa 1982an.
Euskal herriko txistularien elkarteak bere urrezko domina eman zion 2002an.

Gaur egun, Donostiako Udaleko Txistulari Taldearen zuzendari da, eta Euskal Herriko Txistularien Elkartearena ere bai.

Oso ezagunak dira ANSORENAk euskal-kulturari egin dizkion ekarpenak eta Donostiari dion maitasuna. Horrexegatik, lerro hauen bitartez, nik DONOSTIAKO  UDALARI eskatzen diot

DONOSTIAKO URREZKO DOMINA

ANSORENA TXIT GORENARENTZAT IZATEA

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

5 erantzun DONOSTIAKO URREZKO DOMINA NORENTZAT?-ri

  1. a.arrieta.maia@terra.com' egilea: ana mari

    merezi du gizon ospetsua delako,eta abar eta abar

  2. make.larranaga@hotmail.com' egilea: Make

    Ni ere ados nago

  3. inmagirre8@hotmail.com' egilea: Inma

    Ados gaude, hainbeste urtetan Donostiako herrian lan asko egin duelako, gainera jarraitzen duelako Euskal musika jotzen.

    Inma, Maria Jesus eta Karmele.

  4. eanabi@yahoo.es' egilea: Elena

    Ados gaude Urrezko domina izugarri merezi duelako-
    Lan asko Euskararen alde egin du;:
    – Musika
    – Poesia
    – Umeentzako euskeraz dibertimentuak
    – Hemengo kantak….
    Gainera, oso ezaguna da donostiarren artean.

    Elena, Ramoni eta Carmen.

  5. xiriondo@euskadi.eus' egilea: xabier Iriondo

    guztiz ados! eta danborradari buruz esandakoak oso egoki eta zuzenak.
    gora Piter!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude