Elhur pean

Egun on deneri,

Agian beroki zirezte hego aldean! Hemen negu bortitza dugu zonbaït egun hauetan. Goïzean elhur pean jatzartu gira eta zonbait orenez lumak erori dira zanpa-zanpa! Oraï iruzki eder bat badugu eta estali xuria urtzen ari da. Hala ere, ez dugu sobera nigar egin behar, zeren eskualde guzietan gu baïno gaïzkiago ibilki dira! Gaïnera badugu berogia eta atherbea… Zonbat gaixo jende hotzak hilak karriketan eta miseria baizik egun guziez. Behar dugu zinez negurtu gure zortea ez ? Egun ez dut negu solas bertzerik…Barkatu!

Sagarnotegiek ba othe dute bertze urtez bezainbat arrakasta? Gure eskualdetan ere bada gero eta gehiago “cidrerias” baïnan ez da horgo giro bera. Leku bakoitzak bere berezitasuna! Zonbat hitz ez othe duzue olhertu? Andere irakasleari galde egin. Egungo bertzerik ez. Aldiz agur bero bat deneri eta zuen burueri kasu eman.

Gero arte!

 

Maddi

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude