Emozioen garapena

emotionGustatu edo ez, uneoro ari gara emozioak bizitzen, eta horiei esker era askotara senti gaitezke hala nola, alai, triste, kezkati edo lotsati. Emozio ugari daude, bizitzen dugun momentu bakoitzeko, emozio bat. Esan beharra dago, emozioak gertaera jakin batzuek barnean eragiten dizkiguten bulkadak direla. Bulkada horiek era batera edo bestera jokatzera bultzatzen gaituzte, eta horretan datza hain zuzen ere, emozioen garrantziak: askotariko egoeratara egokitzeko informazioa erraztu, eta horren arabera jokatzea ahalbidetzen baitigute.

Askotan, sentipenak “positibo” edo “negatibo” sailkatzen ditugu; baina zuzena al da halakorik egitea? Ba al daude emozio “positiboak” eta “negatiboak”? Lehen aipatu dudanaren arabera, ez dago horrelakorik. Emozio bakoitzak funtzio jakina betetzen du, eta atseginagoak edo mingarriagoak badira ere, guztiak behar-beharrezkoak ditugu bizirauteko. Guztiek laguntzen digute egoera berrietara moldatzen.
Esandakoa abiapuntu harturik, emozien aurrean bi modutara joka dezakegu. Batetik, bizitzen ditugunean emozioei heldu, ulertu eta horien arabera joka dezakegu. Bigarren aukera, emozioa ukatu, eta bizi ez bagenu bezala aritzea da; bizipenari inolako garrantzirik eman gabe. Bistan dago, lehenengo aukera psikologikoki osasungarriena dela . Gainera, normalean, jendeak hau egiten du. Izan ere, gure emozioak eta ingurukoenak ulertzeak, erreparatzeak, eta horietan sakontzeak, gure jarrerak malgutzen eta harreman afektibo eraikitzaileagoak izaten lagunduko digu.

Hain zuzen ere, emozioek hainbat egoeraren inguruko informazio erabilgarria ezagutarazten digute, eta horrek gure jokaeraren aurrean kontrol maila handiagoa izaten laguntzen digu; lasai pentsatuz eta hausnartu gabeko jokabideak ekidinez. Hortaz, helduok haurrei eta gaztetxoei sentipenei heltzen, eta hauen gainean lasaitasunez pentsatzen irakatsi behar diegu; emozioei uko ez egiteko, eta ondo kontrolatzen jakiteko. Hauen gainean lasaitasunez pentsatzen irakasten badiegu, emozioeu ukorik ez egiten eta ondo kontrolatzen jakingo dute. Beraz, irakasle eta gurasook hau kontuan hartu beharko genuke gure umeak hezitzeko garaian.

Sarritan, irakasle eta gurasoek umea triste ikusten dutenean, haurra alaitzeko,
harengana hurbildu eta kondaira edo pasadizo barregarrirren bat kontatzen diote. Baina
honek ez dio batere laguntzen umeari, izan ere; haurrak ez du ikasten emozioak naturalki bizitzen, onartzen eta behar bezala adierazten. Horregatik, egokiago izango litzateke umeari emozioa sentitzen uztea, eta horrela emoziora heltzen, eta nola sentitzen den aztertzen lagunduko lioke; baita jokatzeko aukerak lasaitasunez hausnartzen ere. Horiek irakaspen garrantzitsuak dira.

Emozioak ez dira generoaren arabera aldagarriak izaten, eta helduek ez liokete estereotipoei kasurik egin behar. Esterotipoen arabera jokatzean, neskei beraien sentipenak sentitzen eta erakusten laguntzen zaie, baina mutilei emozioei uko egiten irakasten zaie. Emozioak ahuldurarekin estu lotuta daudelako gertatzen da hau; hortaz, mutil batek bere emozioak erakusten dituenean, ahula dela erakusten du, eta mutil batek gogorra izan behar du. Horrela, mutilei, jokabide erasokorrekin oso lotuak dauden amorrua eta haserrea natulatasunez bizitzea baimentzen zaie. Neskei, aldiz, errua edota beldurra bezalako emozioak onartzen zaizkie.

Generoaren araberako emozio banaketa antinatural eta bortxatu horrek haurraren garpenean izugarrizko eragina izan dezake. Izan ere, neska edo mutila era batera ala bestera ekitera behartzen ditu; norberaren beharrak eta garapen pertsonala zeharo baztertuz. Horrenbestez, heziketa emozionalaren arabera, era batera edo bestera egingo diogu aurre inguruko egoerari. Gainera, neska edo mutila izatea, estereotipoetan oinarrituta badago, egoera beraren aurrean modu batean edo bestean jokatuko dugu. Laburbiltzeko, ikasgeletan jarduera hezkidetzailea lantzeak heziketa emozionala gogoan izatea eskatuko digu.

Raquel Laspiur, Debiaren ikaslea

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Emozioen garapena-ri

  1. pedro.avello@gmail.com' egilea: Pedro

    Oso idazlan interesgarri eta polita iruditu zait, ederki idatzita egoteaz gain. Gainera, gure bizitzan egiteko zenbait gomendio egiten dizkiguzu eta, era berean, zoritxarrez gure gizartean ezartzen diren estereotipoak garbi utzi dituzu artikulu honen bitartez.
    Segi horrela!

Utzi erantzuna Pedro(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude