Ermitetatik Zarauzko itzulia

zarautz2Gontzal Atxa, Ziablogaren ikasleak idatzi digun beste txango bat ekarriko dugu gaurkoan gurera, asteburua bertan izanik agian interesatuko zaizuelakoan. Ez goaz oso urrutira, Zarautz aldera goaz.
Monumentu arkeologiko multzoa da ikusiko duguna, gotiko estilokoa eta XV. mendekoa.
Santa Maria La Real parrokiaren ondoan utzi genituen autoak. Galtzada zabal batetik eta aldapa gogorretik igo ginen mahastien artean. Santarba txakolindegira iritsi ginen eta ondoan Santa Barbara ermita dago. Bista ederra dago, Zarauzko hondartza eta kostalde guztia ikusten da.

Mahasti asko ikusi genituen eta gero Garate mendira iritsi ginen. Jaitsiera leuna izan zen San Isidro ermitatik pasatu ginen eta Meagara iritsi ginen.

Aurrera jarraitu genuen Elkano auzo aldetik. Gero Santa Krutz ermitaren ondoan (goian, irudian duguna) pasatu ginen, San Pedro elizatik ere bai eta amaitzeko San Blas ermitatik.

Zarauzko Abendaño poligonoan amaitu genuen azkenik. Ibilbidea hiru ordu eta erdikoa izan zen. Egoki jatetxean bazkaldu genuen eguneko menua; lehenengo garbantzuak txorizoarekin, gero eskalopeak rokefort saltsa eta patata frijituekin eta postrea errege opila kremarekin. Kafearekin guztira hamabi euro.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Ermitetatik Zarauzko itzulia-ri

  1. egilea: e-pistola

    Eskalopea gutxi egina edo barrutik ere erreta? Kar-kar-kar!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude