Erortzen ikasten da oinez

hau nahasmena!Hona hemen gure ikasle batek, Núria Rosellek, egin duen gogoeta, hizkuntza berri bat ikasten ari garenean egiten ditugun akatsen inguruan. Ziur zuei ere antzerako zer edo zer gertatu izan zaizuela inoiz. Animatuko zarete zuei gertatutako bitxikeriaren bat kontatzen?
Ez dago esan beharrik gure jatorrizko hizkuntzak eragina izaten duela beste hizkuntza baten ikasketa prozesuan. Hori dela eta, gure jatorrizko hizkuntza horren arabera akats batzuk edo beste batzuk egingo ditugu.

Ama hizkuntza katalana denean  “egin” aditza askoz gehiago erabiliko dugu. Adibidez, musu edo buelta bat “egingo” dugu. Euskaraz, ordea, musuak eta bueltak “eman” egiten ditugu. Katalana ama hizkuntza duenaren ohiko beste akats bat da “ekarri” eta “eraman” aditzak nahastea. Izan ere, katalanez aditz bera erabiltzen dugu ekarri eta eraman esateko: “portar” aditza.

Baina hori ez da bakarrik katalanarekin gertatzen. Normalean gaztelaniaz hitz egiten dutenek gaizki erabiltzen dituzte esaera zaharrak eta “adarra jo” ordez “ilea hartu” esaten dute.

Nire iritziz, nahasketa horiek normalak dira hizkuntza berri bat ikasten ari garenean edo lurralde berean bi hizkuntza erabiltzen direnean. Ez dugu kezkatu behar, hitz egiten jarraitu behar dugu. Azken finean, hizkuntzak ikasteko helburua komunikazioa lortzea da, eta ez perfekzioa.

Núria Rosell, Mitxoletaren ikaslea

Egilea: Mitxoleta
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude