Erregeen artean itxura ugari ikusten dugu…

Hau festa garaia daukazuena gizakiok! Bada giro egun hauetan: jatorduak eta parrandak; nonahi gabon-kantak eta dantzarako musika, erosketak eta opariak: Olentzero, Santa Claus eta Errege Magoak sasoi betean. Ba, lehengoan gogora ekarri nuen nire amonaren garaian kantatzen zen gabon-kantu bat ([1]):

Iru erregue ziran
Mago jakintsuak,
Jesus adoratzera
Belenen sortuak.
Meltxor, Kaxpar, Baltaxar
ziran bere izenak,
intzentzua ta nirra
eskeñi dutenak.

Hiru erregeak, zintzo eta jakintsuak, kristautasunaren dohainen jarraitzaileak. Nire aitonak, ordea, beti esaten zigun: “ez fidatu gehiegi papargorri onegiarekin”. Gizakiok beste aldaera hau daukazue: “ez fiatu gehiegi itxura onarekin”.
Aipatutako kantuak, ordea, badu bere jarraipena:

Iru erregue datoz
kale-nagusitik
tripak ardoz beteta
ezin egon txutik.
Meltxorre’k eltzen diyo
Kaxparr’i besotik
ez muturrez aurrera
eroiziagatik.

Jainkoarren! Zer demontre gertatzen da errege mozkorrekin? Inzentsua eta mirra, Jesusentzat eta ardoa eurentzat eta Olentzerorentzat? Noren esku utzi dituzte urre, mirra, inzentsu eta ardo tratuak Mago hauek? Hurbileko morroi baten esku?

 

 

________________________________________________________________________________
[1] AROZAMENA, J. Mª, GARBIZU, T.(1971): “Viejas canciones donostiarras. Donostiko kantu zarrak”. Donostia, Caja de Ahorros Municipal de San Sebastian, 150. or. Partitura eskuragarri dago.

Egilea: Txantxangorria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude