#Esaeraberriak

esaeraEuskara irakasten ari garenok adina atsotitz, esaera zahar eta esamolde gutxik jakingo du. Batez ere goi mailan ari diren irakasleek jakingo dituzte, zorioneko EGA azterketa prestatzeko beharrezkoak direlako. Gotzon Garateren Atsotitzak webguneari sarri samar bisita eginez, esan dezakegu, herri jakindurian ondo jantzita gaudela.
Baina egungo gizarteak behar berriak ditu, eta hara non, esaera berriak ere sortzen ari dira. Twiterren dabilenak aste honetan ikusi du nola #Esaeraberriak traola sortu den, nola bertan umorea eta jolasa nahastu diren.

 

Esaera berri horietako batzuk hautatu eta hona ekarri ditugu:

“Dabilen zerriari urdaiazpikorik ez” @josunestilist
“Egon hadi John, ta jango dek Wayne” @martin_kitto
“Zer edan, hura esan” @ielortza
“Dagoenean kondon, ez dagoenean bonto” @Azpiroz003
“UPyDkoak hamalau, gerturatu eta lau” @Azpiroz003
“Dentistaren semeak hortzetako aparatua” @AitzolBarandiar
“Zozoak tukanari drag queen” @AitzolBarandiar
“Galtzak bete lana bilatzen”@ritxioka
“Hipoteka neukan Getarin, ta konturatzerako nengoen atarin” @kmatxain

Gure ikasleek ere egin izan dituzte horrelakoak eta barre galantak eraginarazi ezta? Bakarren bat hona ekartzera animatuko al zarete? Tira, ez izan lotsarik!

Egilea: Pintto
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude