Eskola-kirola eta gurasoak

(Ainhoa Sagarzazu. Txantxangorriaren ikaslea. 1. maila)

Zergatik nahi dugu gure seme-alabak denean (bai ikastolan, bai kirolean eta abar) hoberenak izatea? Guk ezin dugu dena ondo egin eta gure seme-alabek ere ez. Kirolean gure seme-alabek beti irabazi behar dute eta jokaldi hoberenak egin behar dituzte baina, nire ustez hori ez da kontua. Kontua da kirola praktikatzea, taldean jolastea, ardurak hartzea eta batez ere, ondo pasatzea.

Hau dena bideratzeko entrenatzailea dago, baina guk, gurasook, gure jokabideekin eta jarrerarekin asko erakutsi ahal dugu. Adibidez:

Baloratu saiakera eta ahalegina azken emaitza baino gehiago.
Txalotu jokaldi on guztiak egilea zure taldekoa edo kontrakoa den erreparatu gabe.
Kirol hizkuntza zaindu honelako galderekin:

EZ                                                                                                     BAI

Nork irabazi du?                                                                             Zer moduz pasatu duzu?
Noren kontra jolastu duzu?                                                           Nola joan zaizu?
Norekin jolastu duzu?

Egilea: Txantxangorria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

4 erantzun Eskola-kirola eta gurasoak-ri

  1. egilea: e-pistola

    EZ: ze txarra zaren!
    BAI: gaizki atera zaizu, ez ba hurrengoan!

  2. mendi__Zabal@hotmail.com' egilea: Mendi

    10-11 urteko mutilen hockeyko entrenadorea naiz eta azken urteetan epaile ere izan naiz. Denbora guzti honetan ikusi dedana, gurasoen gehiengoak beraien seme-alabei kirola egitean sor daitezken egoeren aurrean (galtzean, irabaztean,…) adibide ona ematen dietela.

    Baina, gauza guztietan bezela, badaude kasu batzuk, (bereziki futbolean biltzen direnak) testuan jartzen duen bezela, beraien seme-alabak hoberenak izatea behartzen dituztela.

  3. supertxotxe@hotmail.com' egilea: TOTE, ROSA ETA ANA

    EZ: Iraina bota denei, Beti irabazi behar dut
    BAI: Beti animatzen eta beti irabazten dute

  4. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Donostian zenbait ikastetxek eskola-kirola publizitaterako erabiltzen dute. Beraz…

Utzi erantzuna Mendi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude