Etxekortiako olha

etxekortiaPentsamendu magikoari buruzko pasarte eder bat irakurri dut berriki. “Etxekortiako olha”ren kondaira, naturaz gaindiko gertakizunen istorioa. Etxekortia mendia Ozkaxe mendi-lepoaren ekialdean (826 m., Zuberoa) dago. Kondairak dioenez mendi honetan “Etxekortiako Olha” izeneko txabola zegoen. Uda zen eta artzainak ohiko lanetan ari ziren. Bapatean haien artean sesioa piztu zen. Liskar latza izan zen eta artzain taldea haserretu egin zen, eta betirako banandu, eta zatitu. Sesio hura elkarren artean izan zuten lehenengoa eta azkenekoa izan zen.

Hurrengo goizean Etxekortiako Olha desagertu egin zen mundu honetatik; bere gizon, ardi eta zakurrak barruan zituelarik. Haien arrastorik ez zen inon ageri. Bazirudien toki hartan sekula ez zela izan ez txabolarik eta ez bizitzarik.

Esaten dutenez orduz geroztik lainoa, euria edo haizea direnean Etxekortian gizonen aieneak, zakurren zaunkak eta ardien beeak entzuten omen dira. Denak ere ezin arinduzkoak eta samingarriak. Ez dakigu zergatik zigortu zituzten horrela Etxekortiako txabolako artzainak, kondairak ez digu azalpenik ematen. Baliteke Mari bera izatea, Marik ez baititu barkatzen inola ere gezurra, lapurreta, harrokeria, errespetu falta, emandako hitza ez betetzea edo elkarri laguntzarik ez ematea.

Sales Santos Vera eta Itziar Madina Elguezabal
“Comunidades sin Estado en la Montaña Vasca”
Hagin Argitaletxea 2012 (35. orrialdea)
Barraskilo hegalariak gazteleratik itzulitako pasartea

Egilea: Barraskilo hegalaria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude