Euskal esaera zaharrak berri

euskal esaera zaharrak “Zer berri? Zaharrak berri!”. Maiz izaten dira zaharrak berri, baina batzuetan, “berri” bakarrik ez, berrituak ere izaten dira. Horixe gertatu da euskal esaera zaharrekin. Begira, bestela, zer dabilen bolo-bolo whatsapp bidezko mezularitzan.Maiz jasotzen dira txisteak, irri egiteko bideoak edota denbora-pasarako irudiak posta-elektronikoan. Baina ez posta-elektronikoan bakarrik. Gaur egun, oso ohikoa da whatsapp bidezko mezularitza Interneterako sarbidea duten telefono mugikorretan. Gehienetan, ordea, gazteleraz jasotzen ditugu mezu horiek guztiak. Hala ere, tarteka-marteka sorpresa politak izaten dira! Begira, bestela, honi!

Euskal esaera zaharrak berritu ditu baten batek, eta guri, oso ideia polita iruditu zaigu. Irudi edo emotikono bidez hainbat euskal esaera zahar irudikatu dituzte. Eta hortxe sortu da jokoa. Irudi-lerro bakoitzak zein esaera zahar ezkutatzen du itxura berritu horren atzean? Asmatuko al duzu baten bat? Saiatu, eta idatzi erantzunak iruzkinetarako tartean! Astebete barru esango dizuegu zuzen ote zabiltzaten…

Egilea: Mitxoleta
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude