Euskaldun berri bat… Mutrikun

 

 

 

 

 

Goizeko zortziak, esnatu berri naiz. Bederatzi eta erditan elkartuko gara euskaltegian hilabete honetako txangoa egiteko, Mutrikura, hain zuzen ere.

Nagiak atera ondoren, gosaldu egin dut. Lehiotik eguraldia nolakoa den  ikustera joan naiz. Ikusitakoak ez nau alaitu; euria barrra-barra, haize bortitza, egusenti iluna; hau da eguraldi txakurra!

 

 

 

 

 

 

 

Gaur lau izango gara: Eli, Idoia, Iker eta laurok. Mutrikurako errepidea, kostan zehar, izugarri polit dago eguraldia dela-eta. Zarauztik Getariara bitartean, olatuak errepideraino iristen ari dira. Hau beldurra! Getariara heltzear gaudenean olatu handi bat datorkigu… Ezer ez.

Bidaian Ikerrek hitz egiten du baina ez du egiten, berba-lapikoa! Ni aldiz, isilik, oraindik lotan nago. Ordubete gehiago behar dut esnatuta egoteko, gutxienez, edo kafe bat. Horrez gain, aspaldi nire jarioa galduta daukat, hori dela-eta, mutua naizela ematen du!

Mutrikun gaude. Aparkalekuan kotxea utzi dugu, herri erdialdean bertan. Azokan gaude jada, aparkeleku ondoan baitago. Animalia ugari: astoak, betizuak, ahuntzak, pottokak, ardiak, sasi-ardiak, basurdekume bat, txekorrak. Ikerrek animaliekin hitz egiten duen bitartean derrigorrezko argazkiak arteratzen hasi naiz.

 

 

 

 

 

 

 

Euria hasi du berriro, gero kazkabarra. Tabernara joateko aitzakia, sekulako pintxoak dauzka tabernak, baina ez dugu ezer jaten. Nik kafesnea eskatu dut eta esnatzen ari naiz, emeki jai eguna da-eta. Atertu egin du.

Enparantza nagusian gaude. Erdian Txurrukaren estaua. Hemen ere azoka, lurrak emandako produktuak: barazkiak, frutak, intxaurrak, turroia, sagardoa… Bazterrean taloak egiten ari dira. Ondoan kamisetak daude salgai, kontrako bazterrean itsaski zozketa. Eguzkiaren semeak euritakoak saltzen. Tabernak mukuru. Idoia gozozalea omen da eta, horregatik, gorringo turroia erosi du.

 

 

 

 

 

 

Nasara goaz, beherantz. Ez dut aipatu baina Mutriku aldapa hutsa da. Behin behean, ikusten duguna ikaragarria da. Arrantzale-etxolak koloretsuak dira oso. Kolore biziak: urdirna, zuria eta berdea, argazki mordoa egin dugu noski! Hurrun hirugarren dikea, hara goaz. Ikerrek eta biok dike goraino goaz, elektrizitatea sortzeko tramankulu berezi batzuk eraiki omen dituzte. Ez dugu deus ikusi, ikuspegia zoragarria da bederen. Argazki gehiago.

 

 

 

 

 

Buelta. Orain gorantz. Lehen ere aipatu dut Mutriku aldapa hutsa da. Behin goian, kostata, zintzurrak bustitzeari ekin diogu. Txakolina, garagardoa, sagardoa, alkohol gabeko garagardoa. Behin ondo bustita ozta-ozta ez gara ito, bazkaltzera goaz, Bodegoi deritzon bodegoira.

Sukaldaria hitz egiten ari zaigu. Ez natzaio piperrik ulertzen ari. Janaria eskatzeko garaian komeriak izango ditudan beldur naiz. Ulertzen dudana eskatu dut: arrautza-nahaskia eta izter betea.

– Postrerik nahi? Tarta “whiskixa”, gatzatua, gazta…..- dio kamarerak.

– Tarta “whiskixa” whiskigaz – nik, ausart, mugan gaude-eta.

– Alvaro, ez gaude Bizkaian – Elik.

– kar, kar, kar – kamarera.

Ulertu dit eta “tarta whiskixa” dakarkit. Primerakoa dago, whiskigaz ondo bustita.

Bazkaldu ondoren zigarroa, patxarana. Kalean euria ari du. Alaitzen ari naiz, alkohola ote?

Zer egin? Etxera? Ondarrura? Azkenean Ondarrura. Hango euskara arraroa omen da, entzun dudanez. Hala da, behin Ondarrun, taberna batean Ikerrek pixagura du, tabernariari komunak non dauden galdetu dio baina aurkitu ez. Ez dio ulertu.

Hau marka!

Ezetz dio Ikerrek, ulertu diola. Kar, kar, kar egin dugu laurok.

Itzulera berriro kostan zehar. Euria barra-barra, haize bortitza, kazkabarra, arrats iluna. Hau da hau eguraldi txakurra!

 

Hamaikabeatz

 

 

Egilea: E-pistola
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Euskaldun berri bat… Mutrikun-ri

  1. egilea: e-pistola

    Testua Álvaro Marcos ikasle ohiak idatzi du, bera da “Hamaikabeatz”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude