Euskaltegikook sagardotegian, aurten ere bai!

sagardotegiaB2015Joan den astelehenean, urteroko bazkaria egin genuen Zelaia sagardotegian. Bi ikaslek, Mertxe Garcia eta Manolo Martinezek, idazlan eder askoak egin dizkigute, egun hartako nondik-norakoak kontatuz. Hona ekarri ditugu biak, zuen gozamenerako. On egin!

 

 

Joan den astean, euskaltegiko lagunok Zelaia sagardotegia joan ginen. Batzuk urtero bezala menditik joan ziren eta besteak Erriberatik. 10:30etan zortzi lagun atera ginen Amaratik, euri pixka batekin, eta tipi-tapa Ergobiaraino joan ginen. Han Estanco tabernan hamaiketakoa egin genuen, haragi egosia, txorizo egosia eta patata-tortila.

Handik Zelaiara, ordubiak aldera denok elkartu ginen, eta 14:30etan gutxi gorabehera bazkaltzen hasi ginen. Bueno, bazkaltzen hasi baino lehen sagardo pixka bat edan genuen.
Bazkaldu ondoren, gizon batek akordeoia eraman zuen, eta oso ederki pasatu genuen; zer nahi duzu gehiago! Giro oso ona eduki genuen, beti bezala.

Sagardotegitik batzuk etxera joan ziren, eta beste batzuk Hernanira elkarte batera, kafetxo bat edo zerbait hartzera, bakoitzak nahi zuena. Elkartean pintaketa lanak egiten ari ziren, eta zazpiak aldera, pintura usainarekin ia kolokatuta, etxera joan ginen.
Oso ondo pasa genuen eguna, eta orain, hurrengora arte, zain geldituko gara.

Autoz joan ziren bi laguni ertzainek isuna jarri zieten zinturoia jarrita ez eramateagatik:  200€ko txantxa! Besterik ez. Ah bueno! Ahaztu gabe, egun osoan euskaraz hitz egiten aritu ginen: behar den bezala!

Mertxe Garcia, Ziablogaren ikaslea

sagardotegiaA2015

 

 

 

 

 

 

Urtero bezala, Legazpi 6ko arduradunek bilera bat prestatu zuten Zelaia sagardotegian. Martxoaren 16an, ordubietan izan zen aurten. Baina Zelaiara joateko ibilbideak asko dira! Gure taldea, hamar lagunekoa, Arzak jatetxe ondoan geratu zen, goizeko 9:30etan. Zuzendaria gure Maite izan zen.

Hernanin eguraldi ona izan arren, kostaldean ez zen hain ona; zeruan hodeiak zeuden, eta gure sirimiria gurekin etorri zen. Santiago mendira iritsi ondoren eguzkia aterako zuela iragarri zuen Maitek, eta bete-betean asmatu zuen iragarpena!

Arzaketik San Markos gotolekura joan ginen, maldan gora, eta gotorlekutik Frantxilara joan ginen, maldan behera. Frantxilan hamaiketakoa egin genuen: txorizo eta haragi egosi pintxo batzuk jan genituen, sagardoarekin batera.

Frantxilatik Santiago mendiraino, berriro maldan gora. Han, baselizaren ondoan, argazki batzuk atera genituen, eta paisaiari begira, Mikel Laboaren kantu bat gogora ekarri genuen: “maite ditut maite, gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dituenean…”.

Handik Zelaiara, maldan behera, eta ordubietan iritsi ginen. Nekatuta, baina pozik. Ibilbide honetan, elkartze honetan, eta beste txangoetan here helburua EUSKARAZ HITZ EGITEA da! EUSKALTEGIAN, KALEAN ETA LOTAN ERE; EUSKARAZ MESEDEZ!

Neu galegoa nauzue, eta galegoz honela esaten da: “Na rua, na escola e debaixo dun carballo: ¡FALEMOS GALEGO CARALLO!”.

Manolo Martinez, Pinpilinperpauxaren ikasle galegoa

 

 

 

 

 

 

 

 

Mertxe Garcia, Ziablogaren ikaslea

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude