Eztarriko miñaren kontra… San Blas eguneko lokarrixa

Egun hauetan nere herrixan, Elgoibarren, eta baitxa inguruko herri askotan be, San Blas opilak ez ezik, bedeinkatutako beste gauza asko jateko ohitxuria ere badao. Adibidez; mentazko karameluak, laranjak, eta bada txokolatia be bedeinkatzera eramaten dabanik.
Baina bada ohitxura bat opilak bezain ezauna ez dana, bedeinkatutako lokarri bat zortzi
egunez eztarrixan lotuta eramatiana. Lokarri honek katarro eta eztarriko miñetatik babestuko gaitxu eta bederatzigarren egunian kendu eta erre ein bihar izaten da. Honen inguruan errefrau  bat ere ezagutzen det: “San Blas, haria lepoan ipini eta eztulak blast!”
Zuen herrixan edo familixan ba al dezue lokarrixa jartzeko edo opilik eitxeko ohitxurarik?
Neretzat onenak etxian eitxen dianak diaz, dudaripe. Eta eitxen ez baditxuzue edo
probatu ez baditxuzue, jun okindegi edo pastelerixa batera eta probatu. On ein daizuela!!!

Egilea: E-poxpolin
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude