FAISAIEN UHARTEA

 

Aurten gure bazterrak ezagutzeko ahalegintxo bat egiteko asmoa dugu gure eskoletan, asko begiratzen diogulako kanpokoari eta gutxi erreparatu ondo-ondoan gugunari. Gure Jaionek, beti lagun, helarazi digu Gipuzkoa eta Lapurdiren artean dagoen uhartetxo honen aipamena: Faisaien Uhartea.“Euskal Herria erdibitzen duen ibaiaren erdi-erdian dagoen ibaiko uhartetxoa da. Ibaia itsasoratu baino lehentxeago dago.
Munduko irlarik txikiena izan liteke, 2000m luze, 40m  zabal eta 6m maila garaiena. Erdiko neurria aldatzen du, Pirinioetako elurrak urtzen direnean eta itsas behera dagoenean oinez iritsi ahal da hegoaldetik.

Zuhaitz batzuk, belar ondo ebakia eta monolito historiko txiki bat soilik azalean, besterik ez. Faisaien uhartea du izena, baina ez dago  faisaik. Lurralde neutrala izan zen, eta orain sei hilabetero jabetza herri batena da. Ondare historikoa partekatzen dute Frantzia eta Espainiaren artean. Hendaia eta Irungo alkateek Zaintzen dute lekua.

30 urteko gudaren ostean eta 24 hitzarmenaren ondorioz, PIRINIOKO PAKE ITUNA bi herriek sinatu zuten hantxe bertan. Frantziako Luis XIV.ak (Eguzki erregea) eta Espaniko Felipe IV.ak ( azken Hansburgoak).

Bertan erabaki zuten ezkontza  Maria Teresa de Austriak eta Luis XIV.ak.

Eliz ekitaldia Donibane Loitzungo elizan izan zen. Diego Velázquez margolariariak betikoratu zuen ekitaldi hura eta  pabiloi berezia  desinatu zuten ( orain desagertua dena).  Ekitaldia bukatu zenenean eraikina eraitsi egin zuten.

Velázquez hiru hilabete Gipuzkoan bizi izan zen lanagatik.”

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude