Ferminen Donostiako Eguna 2017/01/20

San SebastianakIgandean, 22an,  goizeko bederatzietan ordenagailu  aurrean (Oreja Van Gogh entzunez) jarri naiz orri hau betetzeko.
Atzo Gabonetan eta oharkabean kaldereroak eta karnabalak izango ditugu. Hau martxa! Nola goaz? Urtarrila bukatzeko jada gutxi falta zaigu, baina egia esaten badizuet, ZIUn (Zainketa Intentsiboetako Unitatean), denbora ez da honela pasatzen. Horregatik, memento guztiak aprobetxatu behar ditugu  pozik, alai, umorearekin eta barrez. Argi eguki behar dugu eta gogoratu: “barre egin gabeko eguna,  egun galdua da”.
Nik hori uste dut, eta filosofía horrekin bizi nahi dut, baina garbi  daukat mugak ere baditugula.
Aste hau, berezia izan da, Donostiako bezperan, afari orduan, jarri digute partidua Barcelonaren aurka, eta hor hasi dira gure arazoak: aukeratu behar genuen bata o bestea.
Fermin, zer egin zenuen?
Eztabaida batzuk gainditu eta gero, partidua ikustea joan zen, eta gaueko hamaiketan afaltzera iritsi zen, arazorik gabe. Platera guztiak jan zituen, azpizuna izan ezik.
Gure elkartean, Urtokin (18 urte daramazkigu), Ignacio gure sukaldariak, afaria prestatzen digu,  eta bederatzi eta erdietan, laurogei lagun inguru elkartzen gera afaltzeko. Aurten menua hau izan dugu  (50 €):
hasteko: arrain-pastela, zainzuriak, izokina eta langostinoak
bigarren platera: arrain-zopa,
hirugarren platera: bogabante bat bakoitzarentzat
laugarren platera: azpizuna  piperrekin
azkenburukoa:   izozkia txkolaterekin
Kafea, Kava, ardoak eta gau guztian barra librea.
Txotxak eta egurrezko txapa bat ere danborrada jotzeko jartzen ditugu bakoitzari .
Donostiako eguna hasieran, 00:00 orduan,  punttu-punttuan Donostiako martxarekin hasten gara eta martxa guztiak (Tatiago, Iriyarena, Polka, Diana, Retreta, Gau Ibillera, Atsoak, Oilarrak, Herriko Seme, Txuri Urdin ) jotzen ditugu, askotan bateraHoriek bukatzean, musikarekin hasten gara eta dantzara: giro ona, jatorra, eta alaia izaten dugu,  eta denok pozik ibiltzen gara.
Gaueko lau eta erdietan batxuri-zopakin bukatzen dugu eta  bosteta gutxi gorabehera lo egitera joaten gara.
Donostiako egunean, goizean, Santa Mariako  mezetara ni bakarrik gustura joaten naiz,  Orfeoia entzutera eta Euskal Billra Elkarteko umeen danborrada ikustera. Oso polita da. Berdin zait zer esaten duen Munilla Obispoak, ez diot entzuten.
Han ikusi nuen gure Lourdes txintxo-txintxo otoitz egiten.
Elizatik atera ondoren,  familia guztia elkartu ginen Ody  ikusteko. Ody, gure suiaren semea da eta Alemaniako Ikastetxean irten zen Txikien Danborradan.
Ordubiak inguruan, batzuk, jada tradizioa daukagu, entsalada eta oilaskoa bazkaltzen dugu elkartean, gure danborradan atera baino lehen.
Arratsaldeko seiak eta laurdenetan punttu-punttuan 120 lagun hasten gara Donostiako martxarekin. Urtokitik ateratzen gara eta lau ordu ibiltzen gara gure ibilbidean, oso-oso pozik eta nekatu gabe.
Gaueko hamakn inguruan, bukatzen dugu eta afari tradizionala: barrengorriak, arrain-zopa,   txekor-masailak, izozkia, kafea eta abar. Bukatzeko, musean ibiltze gara  eta ordubietan edo hiruretan etxera pozik eta alai bueltatzen gara.

Fermin

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude