Flotarioa

flotarioaUrtea ajearekin hasi duzula, aldapa gora egiten zaizula egunerokoa, edo are okerrago; lepoko minak jota eta kemenik gabe zaudela gure Ziabloga bezala? Flotarioa da zure erremedioa! Ez egin dudarik!
Kabina batean sartuta inolako esfortzurik egin gabe ur berotan flotatzea, horixe da flotazio terapia. Gatz bereziak ditu flotarioak, itsasoko gatza baino bost aldiz gaziagoak direnak (Epsom gatzak), Itsaso Hilean topatuko ditugunaren tankerakoak. Kabinan mundutik isolatuta sentituko zara eta sekulako erlaxazioa eragingo dizu horrek; hori bai, kontuz, klaustrofobikoentzat ez du balio!

Terapia hau Estatu Batuetan eta Europan zabaltzen ari da eta hainbat onura ditu berekin. Nekea eta min kronikoa gutxitzen ditu, giharretako uzkurdurak desegiten laguntzen du, errehabilitazio prozesuetan oso lagungarria da, estresa baretzen laguntzen du, antsietatea eta depresioaren tratamenduan ere erabili izan da, lo egiteko arazoetarako aproposa, gorputza desintoxikatzen laguntzen du eta azaleko gaixotasunetarako oso gomendagarria da. Bada zerbait ezta?

Neuk duela zortzi urte probatu nuen lehen aldiz Bilbon eta ondoren Donostian jarraitu dut. Ziatika minak eraman ninduen hara eta egia esan izugarri gutxitu zitzaidan. Bizkarra zeharo arinduta, gorputzaldi polita edukitzen nuen handik ateratakoan. Sekulako loa egindakoan bezala sentitzen nintzen; argi, arin eta gozo.

Hara ba urtea ondo hasteko nire proposamena, goazen flotatzera!

 

 

 

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude