Gabonak ailegatu dira, gaiztoak izan!

Christmas-Balbinka-lGabonak ailegatu dira eta prestaketa guztiak egin behar ditugu. Gogoratu, jendearekin haserre egon! Baita familiarekin ere! Ez izan pertsona ona, eta landu alde gaiztoa ahal duzun guztia.
Hau irakurtzean pentsatuko duzue…

Legazpi6 euskaltegiko 3. mailako ikasleok burutik eginda gaudela, ezta?

Ukaezina da gizarteak Gabonak nola bizi behar ditugun agintzen duela. Gabonak heltzear daudenean jendearen izaera aldatzen da, hau da, familiarekin egotearen nahia azaleratzen da bat-batean, eta gainera, modu erlijiosoan bizi nahi dugu. Familiarekin elkartzean, derrigorrezkoa izaten da bai bazkari, bai afari oparoak egitea. Amonaren eta zaharren gastronomia kuttuna ezin da falta, osaba mozkorra bezala. Gainera, gertaera hauek Jaiotzaren aurrean ematen dira, jai hauek gure zeruan dagoen erregearengatik egiten dugulako; ez opariengatik, ezta alkoholagatik edota janariagatik ere.

Tontakeriak alde batera utzita, denok badakigu lehen aipatutako gauzak ohituratzat hartu ditugula, nahiz eta ez jakin zergatik egiten ditugun. Ez zarete konturatzen Gabonek kontsumismora bultzatzen gaituztela?

Abendua iristean hasten dira, urtero bezala,  “gabonetako erosketak” honako esaldi honekin: “gabon hauetan ez dugu asko erosiko, beharrezkoa bakarrik”. Eta nik diot: kar,kar,kar! Urtero legez pinu dotorea koloretako argiekin, opariak, apaingarriak, postalak, bapo geratzeko otorduak, inori gustatzen ez  zaizkion Gabonetako desertak eta abar.

Ez diogu geure buruari iruzur egingo, ez horixe! Gabonak modu erlijiosoan bizi nahi ditugun arren, opariak baino ez ditugu nahi.

Hau esanda, gure hitzek hausnarketa sortaraztea espero dugu. Bihotz-bihotzez zuen bizitzako Gabon zoriontsuenak opa dizkizuegu!

Endika Martin eta Raquel Laspiur, Debiaren ikasleak

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude