Garai hartako jostailuak

toysEuskararen eguna duela gutxi ospatu genuen, baina aurtengo leloak zioen moduan, Euskarak 365 egun. Hori horrela, gure ikasle batek gogoeta egin du, eta berak jakin gabe ere, bizitza osoan euskararekin lotura izan duela konturatu da. Begira Joseanek nola topatu dituen loturak txikitako jolasen eta euskararen artean!

Gaur jostailuei buruz hitz egingo dizuet, baina ez gaurkoei buruz, hobeto lehengoei buruz.

Txikia nintzenean, nire haurtzaroan, jolasak eta jostailuak geneuzkan, oraingoen oso desberdinak. Garai hartan ez genuen jostailu elektronikorik baina oso ondo pasatzen genuen kalean eta etxean. Nire lehenengo kontaktua euskararekin jolasten izan zela uste dut.

Adibide bat: kanikak. Lurrean jolasten zen, jokalari bakoitzak kanika bat ipintzen zuen. Besteenekin gelditzea zen helburua. Nola? Bakoitzak txandaka jolasten zuen, bere kanikarekin beste jo behar zuen. Hiru aldiz jarraian jotzen baldin bazenuen, kanika horrekin gelditzeko zulo batean zurea sartu behar zenuen. Momentu horretan ez nekien zergatik “agujeroa”-k izen hori zeukan, eta gainera “chulo” deitzen genuen. Geroago jakin nuen.

Beste adibide bat: “goitibera”. Tresna hura motorra bat bezala iruditzen zen zitzaidan. Taula eta rodamiento batzuekin jostailu mundial bat zeneukan. Baina bere izena nondik zetorren geroago jabetu nintzen. Goitibeheraren kontrakzio bat zen! Ze xelebrea!

Agur, eta onak izan zaitezte!

                                                                                   Josean Roldan. Mitxoletaren ikaslea.

Egilea: Mitxoleta
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude