Gazta tarta

Osagaiak:

• Oinarria egiteko

250 gr irin
150 gr gurin
100 gr azukre
1 arrautza
Gatz pittin bat

Nahasi osagai guztiak, gehiegi landu gabe, eta utzi pausatzen tarte bat. Arrabolaz zabaldu orea, nahi den bezain mehe edo lodi. Estali moldea oreaz.

• Betegarria egiteko

250 gr gazta-krema
75 gr azukre
100 gr esnegain
2/3 arrautza
Laranja-birrindura

Nahasi osagai guztiak, krema itxura hartu arte. Ipini krema hori moldean eta sartu labean 180ºtan. Egina dagoela jakiteko, sartu labana eta garbia ateratzen bada, listo.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude