Genetika kontu bitxi bat: kimerismoa

quimerismoGaurkoan genetika kontu bitxi bat ekarri nahi nizueke blogera, kimerismoa hain zuzen ere. Txunditurik naukan kontua berau. Bizitza honetan, kontuak ez dira beltzak edo zuriak izaten; genetika kontuetan ere ez, dirudienez.
Are gehiago, dogmak edukitzea zertaraino izan daitekeen arriskutsu, hori ere erakusten digu gaurko gure gaiak. Frogatutzat jotzen ditugun egiak ere, noizbait, aldatu egin behar izaten direlako.

Frogatutzat jotzen dugun egia hori, egia zientifikoa denean, oraindik arrisku handiagoa. Haren izenean hanka sartu, eta gero okerrak ezin zuzenduzkoak izateko arriskua etor daitekeelako. DNArekin horixe gertatzen zaigu, jakintzat ematen dugun egia zientifikoa dela onartu dugu. Eta ez, gaur egun eztabaida ari da sortzen DNAren inguruan; zenbateraino ote diren fidagarriak DNA frogak, hain zuzen ere.

Institutu garaian, zure biologia irakasleak esanda ikasiko zenuen, ziurrenik gure gorputzeko zelula guztiek DNA bera dutela, sinadura pertsonal moduko bat. Telebistan ere ikusiko zenuen, polizien telesaioetatik, DNA frogak ezinbestekoak eta ziurrak direla hiltzaileak harrapatu eta atxilotzeko. Baina ez, ez da hala, ikasi dugun hori aldatu beharra daukagu. Izan ere, teoria hau ez da izaki guztiekin betetzen; ez gizaki, ez animalia eta ezta landareekin ere.

Gure gorputzeko hainbat zelulek mutazioa izan ohi dute, eta gehienetan, gorputzak berak baztertu eta kanporatzen ditu. Beste hainbatek, ordea, bizirautea lortzen dute, eta gurekin egiten dute aurrera; osasunari kalterik egin gabe. Horrek DNAren mutazioak eragin ohi ditu, eta hala, bi DNA definitu dituzten pertsonak bizi dira gure artean.

Organu txertaketa izan duten pertsonek ere bi DNA izaten dituzte, guztiz arrunta. Baina norbere zelulen mutazioak eraginda eratorritako bi DNA edukitze hau; bitxia izan arren, ez da hain fenomeno bakana.

Aitzitik, fenomeno honek arazoak sortzen dizkie pertsona hauei. Medikuntzak oraindik ere DNA bakarra dugula sinestuta egiten duelako lan. Pertsona hauen osasuna eta bizi kalitatea onak izanik ere, medikuntzarentzat fenomeno arraroa da hau. Irakurle, neu kimera bat izan naiteke, eta zeu ere bai. Eta ez daukagu zertan jakin.

Ingelesez baldin badakizue “The Twin Within The Twin” dokumentala ikustea gomendatzen dizuet. Bertan Jamie Townsend andrearen istorioa kontatzen du. Emakume honi bere bikiak, semeak, kendu egin nahi izan zizkioten; bere ahizparenak zirela esanda, baina, hara nola, Jamiek ez zuen ahizparik, eta horretxek salbatu zuen. Azterketek frogatu zuten, gerora, Jamie Townsend-ek bi DNA mota zituela.

Eskala txikiagoan, ama eta haurren artean ematen da mikrokimerismoa deritzona. Izan ere, zenbait emakumek, haurra erditu eta handik urte batzuetara, haurraren zelulak izaten ditu bere gorputzean. Baita alderantziz ere, umeek euren amen zelulak edukitzen dituzte gorputzean.

Zientzialariek ez dakite zergatik gertatzen den fenomeno hau. Hainbatek dio kaltegarria izan daitekeela, autoinmunitatea sortzeko arriskua ekar dezakeela diote; baina beste askorentzat misterio hutsa da. Misteriotsua, eta magikoa, gehituko nuke nik.

DNA_Overview

 

 

 

 

 

 

 

DNAren sekuentzia

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude