Giza Eskubideen Zinemaldia

giza-eskubideen-zinemaldia-xiUrtero bezala Donostiako Udalak, Donostia Kulturak eta Aieteko Bakearen etxeak antolatuta XI. Giza Eskubideen Zinemaldia ospatuko da Donostian. Apirilaren 19tik 26ra laburmetrai, luzemetrai, tailer, jolas, kontzertu edota erakusketak izango ditugu hirian zehar.

Giza Eskubideak edozein lekutan urratzen diren garai honetan laburmetrai eta luzemetrai hauen bidez leku ezberdinetako errealitatea ezagutzeko parada izango dugu. 18 luzemetrai izango dira aurtengoan ikusgai, oso gai ezberdinekoak: Serbiako holokaustoaren ingurukoak, lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideez dihardutenak, gerra eta haurren eskubideei buruzkoak, heriotza-zigorra ardatz dutenak edota ekintza kolektiboaren indarra erakusten dutenak. Aurtengoan film hauetako 4 jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango ditugu, azpitituluak euskaraz dituztelarik.

Munduko txoko ezberdinetako egoera ezagutzeko aukera izan arren, ez dugu ahaztu behar gure ondoan ere giza eskubide hauetako batzuk egunero urratzen direla. Askotan nahiz eta kontrakoa pentsatu, ingurura begiratu besterik ez dago horretaz jabetzeko, eta hau gerta ez dadin elkartasuna ezinbesteko dugu.

Ni urtero bezala zinemaldian izango naiz labur eta luzemetrai hauetatik ikasten, eta zuek ere horretara animatu nahi zaituztet! Disfruta eta ikas dezagun zinemaldi honek ematen digunaz, baina ez dezagun ahaztu gure aldamenean duguna!

Egilea: Oihana
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude