Gizon zuriari (aurrenekoz) begira

httpv://youtu.be/_cYC7BJ0Zc8
Eduardo Galeanori irakurri nion “Memoria del fuego” saileko libururen batean nola amerikarrentzat gizon zuria aurrenekoz gauza ikaragarria izan zen. Misiolariren batek jasoa zuen testigantza hura, zaldi gainean agertzen ikusi zituztenean zaldia eta gizona bat zirela pentsatu omen zuten gehienek. Zaldirik ere ez zuten sekula ikusi agidanez. Pasarte honek beti eman izan dit zer pentsatua, Galeanoren hitzetan gizon zuriarentzat baino aurkikuntza ikaragarriagoa izan baitzen bertakoentzat aurreneko enkontru hura. Gerora gertatu zirenengatik ere gauza bera esan liteke.
Gai honi jarraiki gizon zuria aurrenekoz ikustea zer ote den irudikatzeko beste bideo hau aurkitu dut sarean nenbilela. Toulambis edo Angu tribukoak dira, Papuakoak. Ikustekoak iruditu zaizkit haien ikara, harridura eta poz aurpegiak; gizon zuriarekin komunikatzeko saiakerak. Ordu laurdeneko bideo honen magiaz nik adina gozatuko al duzue!

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude