GOIZ BAT OPERAN

Joan den egunean, opera hurbiletik ezagutzeko aukera izan genuen.

Opus Lirica elkarteak, Donostia Kulturarekin elkarlanean, ERRAUSKINE eskaini zuen Victoria Eugenia antzokian.  Ikusleen artean genuen gure Jaione eta hona hemen berak ikusitakoari buruzko kontakizuna:

Nahiz eta ez naizen opera zalea, ezta aditzailea ere, asko gozatu nuen “ERRAUSKINE” ilkusi eta entzuten.

Bakarlariek ahots ederrez abestu zuten italieraz eta Horma batean txartel bat zegoen, euskarazko eta gaztelaniazko itzulpenekin, baina oso azkar zihoan irakurtzeko.
Dekoratu xumea baina kolorezkoa, alaia eta bizia, mugigarrirekin gainera.
Errauskineren kontakizunak aldaketa batzuk zituen: oinetakorik gabe, eskumuturrekoa zuen; amaordearen ordez aitaordea zegoen…

Abeslariak antzinako soineko dotore eta apainduak zituzten jantzita.
Rossiniren musikak soinu ederra du eta Musikeneko gazte orkestrak oso ondo jo zuen musika-lana.

Pena da, ez genuela lan osoa ikusi, abesbatza eta dantzariak kendu baizituzten.

Mutil batek azalpen interesgarriak eman zizkigun opera munduari buruz, jende askok  hartzen du parte barruan.

Bukaeran sorpresa HANDIA eman ziguten…KARROZA  EDER ETA HAUNDIENA, argiz beterik agertu zen agertokian.

 

 

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat GOIZ BAT OPERAN-ri

  1. a.arrieta.maia@gmail.com' egilea: Ana Mari Arrieta

    Hori argazki polita!

Utzi erantzuna Ana Mari Arrieta(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude