Gros auzoari buruzko bitxikeriak: zuri-beltzezko argazkiak

Gure ikasle Jaionek Donostiako Gros auzoari buruzko hainbat bitxikeria kontatu dizkigu. Gure hiria hobeto ezagutzeko aukera dugu honakoa. Ea beste auzoetakok ere laster helarazten dizkiguzuen. Eskerrik asko Jaione!

Orain dela ehun urte ez zegoen auzorik Grosen: hondartza haundi bat zen, dunak, hondar muinoak, erreka txiki bat, baserri batzuk tartean eta kito.


Bertara iristeko, harrizko bide bat soilik.1863an Alde-Zaharreko baserriak bota zituzten eta Urumea ibaia bideratu zuten hiria zabaltzeko. Jose Gros merkatari aberatsa zen eta landa txiki bat zeukan Grosen. Udalari zati handiago bat erosi zion. eta bera hil zenean, bere seme Tomasek hartu zuen familiaren negozioen ardura.  Jose Goikoa udaleko arkitektoak egin zuen lehen hirigintza proiektua Grosen (1891).
“Txofreko hareatzako” baserri batean iturri bat zegoen. Jope Ibañez de Yarza zen jabea eta leku horri  Jope esaten zitzaion, urteen joanean “Txofre” bihurtuko zena (1579).
Kolon paselekua itsas ertzean zegoen eta txalet ilarra zuen.
Ibaiaren beste aldean “Zurriola pasalekua”, ezkerrean zegoen, gero Grosen jarri zuten.
Zur eta olatik dator izen hori, zurezko lanak egiten omen zituztelako.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Gros auzoari buruzko bitxikeriak: zuri-beltzezko argazkiak-ri

  1. a.arriet.maia@gmail.com' egilea: Ana Mari Arrieta

    oso ondo.JAIONE-lan aundia egin dezu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude