Halloween edo Gaba Beltza?

Bihar azaroaren 31, Domusantu bezpera, urteroko eztabaida sortuko da: nola arraio hasi gara Halloween ospatzen? Ohitura amerikarrak gure egin al ditugu? Ez ba!

Ospakizun hau ez da guretzat erabat arrotza, ez da kanpotarren festa “inbaditzaile” bat. Mutrikun ospatu izan da, eta ospatzen da,  jai hau Gaba Beltza izenez. Europako hainbat herrialdetan egin izan den moduan baina ospatzeko modu eta ezaugarri propioekin. Duela hamaika urte Argian irakurri nion Nagore Irazustabarrenari Gaba Beltzaren kontu hau eta ordutik urtero errepikatu behar izaten dudan kontua da.

Mutrikuar zaharrenek kontatzen dute kuiak hustu eta barruan kandelak pizten zituztela, kantaren bat ere bazela egun horretarako eta baita ipuinak ere. Urteetan zehar ia galduta egon ondoren berreskuratzeko lanetan hasi zirela gazteak eta hainbat ekimen sortu zituztela. Horrelakoetan egin ohi den moduan etnografoen ikerlanak eta hitzaldiak baina baita musika kontzertuak eta gaupasa egiteko parada ere! Antolatzaileek diotenez heriotzari alde makabroa kendu eta alde ludikoa aurkitu nahian ospatzen dute Gaba Beltza. Zuek zer uste duzue, ba ote da modurik horretarako?

2008ko Gaba Beltzako egitaraua

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Halloween edo Gaba Beltza?-ri

  1. ainaralopez@hotmail.es' egilea: Ainara López

    Testua irakurri ondoren, nire ustez Gaba Beltza eta Haloween festa antzekoak dira. Nik ez nekien Mutrikun jai hau ospatzen dutela eta harrituta geratu naiz.
    Aintzinatik heriotzak beldurra ematen dio jendeari. Esan behar da errespetu handia dagoela heriotzarekin zeren ez dakigu oraindik zer gertatzen den pertsonaren arimarekin hildakoan.
    Urtean behin, gizakiak beldurra kentzeko gurtzak eta festak antolatzen ditu difuntuentzat. Alde batetik, hildako pertsonak gogoratzen ditu; bestaldetik, eskaintzak uzten dizkie difuntuak pozik jartzeko eta bakean egoteko.
    Nik uste dut, Haloween, Gaba Beltza edo beste festa antzekoak helburu hori dutela. Hau da, Beldurra kentzeko modu onena da. Azkenean, buruhezurrak, argizariak eta mozorroak jai modura ikusten badira, beldurra galdu egingo da.
    Nik nahiago dut Gaba Beltza ospatu, hemengo jaia delako. Baina, berdin da jaia modu honetara edo bestera ospatzea. Garrantzitsua da jaia ospatzea eta ondo pasatzea, badaezpada, gure difuntuak ez haserretzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude