Hegazti jendea

Hegazti jendea, bai, hegaztiak ere jendea baitira. Zerura begira jarri naiz gaurkoan, ez eguzkia atera duelako, Elur-antzara eleberria berriro irakurtzeari ekin diodalako baizik. Paul Gallicoren lan eder hau urtengo ikasturtean irakurria dudan arren, berriro hartu dut esku artean. Birpasa eginez gozatzeko, literaturak duen abantaila gozoetako bat baita hori, berriro irakurrita ere gozatzea!

Liburuaz jakin nahi duenari irakurtzea gomendatzen diot, gaurkoan ez nator ni kontakizunik egitera. Bertan ageri diren hegaztien argazkiak ekarri nahi dizkizuet, hauei begira ni adina lilura zaitezten.

Goitik behera, hurrenkeran: ipar-belatza, antzara mokolaburrak, kurrilloa, elur-antzara (azeri zuriarekin “jolasean”), elur antzara hegan, branta musuzuria, ahate txistularia, ahate basatia, zertzeta eta ahate mokozabala. Zein da guztietan ederrena?
iparbelatz antzaramokolaburra kurrilo ganso-nieve-zorro elurantzara brantamusuzuri ahatetxistularia ahatebasatia zertzeta mokozabala

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude