Hegoaldeko gaztelu gorria

Ez zen palazioa soilik izan, herrialde bat baizik, etxebizitzak, herrialdeko txanpona, eskola, hilerria, lorategiak… Egun, berriz, herriaren aztarnak eta zutik geratutako eraikin batzuk. Bertan, hainbat gaiz landutako edertasunak ikus daitezke, kolore biziko alikatatuak, ezaugarri geometrikoekin egindako iztukuak, zuraz landutako sabai, ate eta bestelakoak.

Duela egun  batzuk, betidanik liluratu nauen altxor honen barna ibili nintzen. Aspaldiko altxorra niretzat, eta bertako txoko guztiek edertasun, sinbologia eta istorio ederrak eta ez hain ederrak gordetzen dituzte. Herrialde honetara sartzeko harresiei lotutako dorre batetik sartzen da eta ikus daitezke, oraindik ere, txuri urdinez egindako mosaiko eder baten puskak.

Gorrixka kolorekoa eta hortik bere izena, Gaztelu Gorria edo Alhambra.

Joaten naizen bakoitzean gauza berriak deskubritzen ditut eta baita istorio edota kondaira izugarriak ere. Oraingoan,  bertan dagoen  Patio de los Leones izeneko iturriaren inguruko xehetasunak entzun nituen.
Arkuz inguratutako patio eder batean, erdian, iturri bat dago. Iturria eusten duten lehoiek ura eta freskotasuna jaurtitzen dute. Zirkulu bat osatzen dute eta beren begiekin patioko izkin guziak zelatatzen dituzte. Esaten dutenez, iturri hau behin baino gehiagotan zaharberritu da eta hasierako itxura badu ere, eskulturak zartatuak izan omen dira, auskalo!
Dena dela, jatorrizko iturriak aspaldiko sinbologia berezia du. Iturria eusten duten hamabi lehoik beren ahotik ura ateratzen dute. Ur hau eguzkiaren adierazle omen zen, edo da,  bertatik sortzen den bizitza erakutsiz.
Baina, iturri hau eusten duten lehoiak zergatik ote hamabi? Zer adierazi nahi ote du zenbaki honek? Zergatik erabili zituzten hamabi eta ez hamairu edo hamar edo hamalau?

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Hegoaldeko gaztelu gorria-ri

  1. julenazpiroz@hotmail.com' egilea: Julen

    Oso sarrera polita iruditu zait. Granadarako bidea egingo beharko dut nik ere.
    Segi horrela ! Aio.

Utzi erantzuna Julen(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude