Hernioko erromeria

Datorren iganderako planik ez baduzue hona hemen plan polit eta interesgarri bat; Hernioko erromeria. Edozein egun da ona Herniora igotzeko baina iraileko lehen bi igandeak bereziak eta aproposak ditugu. Bi igande horietan erromeria jendetsua ospatu ohi da bertan. Noiztik ospatzen den ez dakigu ziur baina XIX. eta XX. mendeetan bezalaxe darrai XXI.ean ere. Hernio tontorrean gurutze sorta bat daukagu eta baita kalbario bat ere. Tradizioaren arabera kalbario hori egiten duena gaisotasunetatik libre geratzen da. Herniora Alkizatik, Errezildik edo Asteasutik joan gaitezke. Hemen Asteasutik gora doana gomendatuko dizuegu. Onena Asteasura autoz joatea dugu, Iturriotz aldera joko dugu ondoren eta handik Zelatunera. Bertan borda ederra topatuko dugu eta baita aipatutako erromeria ere.
Ohitura denez koloretako hiru zintatxo erosi beharko ditugu; gorri, berde eta zuri koloreko zintatxoak. Gaur egungo koloreak dira horiek, antza lehenago beste kolore batzuk ziren nagusi; urdina, horia eta larrosa hain zuzen ere.
Javi Urrutiaren Mendikat blogeko argazki bilduma apartarekin emango diogu amaiera gaurko gomendioari, ale ederrak benetan!

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude