Herri kanpoaldean hiru iragarki

Oskar sariak banatu ondoren, jendea saria lortu duten filmak ikustera joan ohi da. Jaionek ere horixe egin zuen eta emakumezko aktore onenaren saria lortu zuen filma ikustera joan zen eta klasean kontatu zigun ondoren. Milesker, Jaione!

Hona zer kontatu zigun:

Ipar Amerika sakonean gertatzen da, herri txiki batean. Norbaitek neska gazte bat bortxatu eta hil egin du. Poliziek ez dute ezer egiten kriminala harrapatzeko. Neskaren ama oso amorratuta dago bidegabekeria horregatik. Emakume argia eta egiazalea da: pentsatzen duena esaten du beti. Erabakia hartu du zigorra ezartzea eta poliziari eraso egin dio…Nola? Hiru iragarki-taula alokatu ditu eta bertan idatzita du bere borroka. Herriko jendeak asko maite ditu sherifa eta poliziak. Zakarkeria eta gogorkeria handitu egin da amaren kontra herrian.

“GORROTOAK GORROTO GEHIAGO SOTZEN DU” (esaten dute filman). Giroa makabroa, tamalgarria baina pixka bat barregarria ere bada. Arazo desberdinak agertzen dira: genero indarkeria, arrazakeria, erlijioa…denak nahastuta daude umore beltzez. Film interesgarria eta gogorra benetan. Azkenean BARKAMENA eta ITXAROPENA agertzen dira.Bukaera irekita gelditzen da. THE END

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude