HOU PITXU HOU!!!!

HOU PITXU HOU!!!!

Negütik bedatseala,
Züberoko maskaraden
urtaroa.

Heldu dira berriro ere maskaradak, bai. Zalantzan izan badira ere, apirilaren 1ean izango da lehen agerraldia.

Gamere-Zihiga herriko gazteriak eman beharrak zituen aurten, baina ezbehar bat gertatu zen herrian, eta gain behera gelditu zen xedea; Santa Grazikoek abiatzeko asmoa agertu zuten, baina horiek ere gibel egin zuten. Azkenean XIIO Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak elkarteak hartu du bere gain aurtengo maskaradak egitea.

Maskaradak aloia hanitx kurritzen dira
Xiberoan azken ihautirietan.
Beti ber jei ederraren erakusteko
eta jenteen alagerazteko lehenik,
ihautiriko legeak nahi düan bezala.
Horra zer dioen MASKARADAK izeneko liburuak.

Maskaradak ulertzen lagunduko digu Sü Azia elkarteak egindako liburu honek.

Aukera paregabea dugu Xiberua ezagutzeko eta xiberutarren mintzairara hurbiltzeko.

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude