Ikasleak lesionatuta eta azterketa ezin egin

Kurtso azken txanpo honetan , azterketa eta proba ugari ditugunean, nabaria da ikasleen urduritasuna.
Atzo, nire ikasle gaixoek irakurmen ariketa egin behar zuten. Arratsaldeko zazpiak iritsi bezain laster lehenengo ikaslea etorri zen. Taldeko “benjamina” pixka bat triste zegoen eta ez zen gutxiagorako, eskubiko eskuko bi behatz lotuta ekarri baitzituen. Dirudienez, tendinitisa ordenagailua gehiegi erabiltzeagatik!
Tendinitisa gora behera ari ginenean bigarren ikaslea etorri zen, gure “kirolari petoa”, hau ere triste ikusi nuen eta eseri zenean eskubiko eskua guztiz bilduta zeukala konturatu nintzen. Astebururo bizikletaz ibiltzen da eta igandean erorita min hartu, eta gainera mina zeukala esan zidan.
Taldeko “ilehoria” etorri zenean aho zabalik geratu nintzen, honek ere eskubiko eskua lotuta baizekarren. Nire aurpegiak harridura adierazten zuen eta honela galdetu nion: “zu ere lesionatuta, eta eskubiko eskua, zer arraio gertatu zaizu zuri?”. Ez oso triste umetxoak guraizeekin ebaki bat egin ziola erantzun zidan, irripar txiki batez.
Ni, pentsatzen hasia nintzen kasualitate handiegia zela denek eskubiko eskuan zauria izatea. Pentsamendu horretan ikasle “timidoa” sartu zen eta honek ere, eskubiko eskua bilduta! Ni barrrez hasi nintzen eta berak serioa zela esan zuen, eskua erre zuela eta. Berehala etorri zen gure “saltsera”, ziztu bizian, beti bezala korrika, eta eseri orduko bere eskubiko eskua erakutsi zidan: “begira, badakizu lehengo egunean fultbol partida nuen eta… Erori nintzen”.
A ze panorama, denak beren eskua erakutsiz eta aurpegi tristeekin niri begira, ni, noski, barrez.
Halako batean, “saltserak” horrela esan zidan: hau ikaragarria da eta nahita ere ezinezkoa gertatzea, baina gertatu da eta badakizu zer esan nahi duen, alegia ezin dugula inork azterketarik egin eskuak horrela izanda!”.

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude