Ikasturte amaierako txangoa, Eibarrera

pistolakMaiatza atzean utzi dugu, eta guk, ekainerako lanak aurreratuz, ikasturte amaierako txangoa egin genuen joan den astean. Maiatzaren 27an, asteazkenez, Eibarrera joan ginen. Txango horren berri emateko, kronika hirukoitza egingo dugu, izan ere, gure hiru ikaslek idatzi digute kronika bana: Ismael Gonzalez Pellicer, Ana Aizpurua eta Make Larrañagari eskerrik asko!

Ego ibaiaren ibarretik Eibar izena omen dator. Hiri txiki bat da. Ego ibaia estalita dago, baina zati txiki bat ikusten da, eta hiria alaitzen du. Ibar oso estu eta luzea da, eta mendiek hurbiletik ingurutzen dute; horregatik ez du etorbide luzerik, enparantza zabalak baizik. Eraikin nahiko altu eta luzeak, etxe txikiak baita ere, eta goiko auzoetara heltzeko eskilara pilo bat. Baina gune asko, urez eta egurrez gainezka zituen Eibarrek, horregatik burdin lantegiak sortu ziren, aspaldian.

Hasieran, lau tailer desberdinetan egin zituzten armak. Mendeetan zehar, industria etengabe berriztatu zuten, jende asko etorri zen kanpotik, lanagatik, eta guztiek bizimodu ona izan zuten. Ekonomia krisiak agertu ziren; langabezia, grebak eta, azkenean, 1936ko Guda heldu zen. Krisi sakonen arteko garaietan, hala ere, hamarkada zoriontsuak izan zituzten.

Orain, diseinu produktu berriak egiten dituzte, eta mundu zabalean ezagutzen dira. Armagintzaren Museoan langile-herri baten historia ikusten da. Eibartarrek goiburu bat dute: “zoritxarraren aurrean, gainditzea!”.

Eibartik hamar bat kilometrora, bada leku berezi bat… Mendi txiki baten goikaldean: Arrateko baseliza. Leku eder, goxo eta paketsua da. Handik bista ederrak ikusten dira, Euskal-Herriko mendi tontor ederrak.

 Ismael Gonzalez Pellicer, Ziablogaren ikaslea

eskopetak

 

 

 

 

 

 

Aurtengo ikastaroko azkeneko txangoa Eibar-Arratera izan da. Hasieran galdetu genuen: “Nolatan Eibarrera?”. Eibarrek beti herri itsusiaren fama izan du, horregatik egin genuen galdera hori.
Amaratik 9:30tan atera ginen, eta zuzen-zuzenean Eibarrera joan ginen. Iritsi bezain pronto, Armagintza Museoan bisita programatua egin genuen. Bi taldetan banatu ginen, eta bisita oso interesgarria izan zen. Gure gidak, dena euskaraz egin zuen; euskara oso garbia, eta ni oso pozik gelditu nintzen, ia-ia dena ulertu nuelako, eta uste dut nire taldekoek ere baietz.
Bisitari buruzko zehaztasun gehiago, Ismael eta Makek emango dituzte euren idazlanetan. Azalpenarekin ulertu genuen eibartarrek zergatik eduki duten beti aberats fama. Horrenbeste lantoki eta lan asko, baina orain gauzak asko aldatu dira. Eibarren ez zegoen handitzeko tokirik, eta lantegi inportanteenek ihes egin zuten, baita  jendeak ere. 38.000 biztanle izatetik, gaur egun 28.000 izatera pasa da.
Bisita bukatu ondoren, gure taldea Eibarko ibaia ikustera joan zen. Oso txikia da ikusten dena, izan ere, Ego ibaia Eibar azpitik pasatzen da. Eibar handitzeko estali egin zuten.
Gure taldean zegoen eibartarrak non jaio zen erakutsi zigun, eta bere aitonaren etxea ikusi genuen. Gero zerbait hartzera joan ginen, autobusa hartu baino lehen.
Autobusa hartu eta Arratera, a zer aldapa dagoen hara igotzeko! Dena berde-berdea, oso polita zegoen. Arratera iritsi eta ermita irekita zegoenez, bisita txiki bat egin genuen; ondoren bazkaltzera.
Jantokia oso polita zen, eta han ginen hogeita zazpi lagunok oso ondo bazkaldu genuen. Bazkal ondoren hizketaldi bat eduki genuen kalean, eta kontatutako txisteekin barre ederrak egin genituen. Alde batetik, Ismael eta bestetik Manolo “gailegoa”. A zer erreztasuna txisteak kontatzeko!
Bostetan autobusa hartu eta Donostiara. Oso ondo iritsi ginen, eta gailegoari ez zaizkiola txisteak bukatzen!  Bukatzeko zera esan nahi dut: bai ondo pasa genuela!

Ana Aizpurua Erroicenea

tailerra

 

 

 

 

 

 

Lehenengo, Armagintzaren Museoa ikustera joan ginen. Eibar, burdinarekin lan eginda hazi zen. XIII. mendean hasita, Eibarrek daukan kokalekuak, eta inguruko ur eta egur baliabide oparoek, burdinaren industrian oinarrituriko bizimodua sortzea erraztu zuten .

Hala segitu zuen XX. mendera arte, orduan, Gerra Mundialean, gerran ari zirenei saltzeko armak fabrikatzen hasi ziren; baita Espainiako Errege Fabrikarentzat ere. Gerrak bukatu zirenean, lantegi hauek lanik gabe gelditu ziren. Orduan, produktu berriak egiten hasi ziren; bizikletak, josteko makinak eta beste gauza asko. Eibarek bolada oso ona eduki zuen 60. hamarkadan, “la ciudad del dólar” ere deitu izan zioten, eta horrela, eibartarrek esaten zuten, bilbotarrak bezalakoak zirela, baina poltsikoetan txanpon gehiago edukitzen zituztela!

Orain bertan, fabrika gehienak beste hainbat tokitara joan dira; Eibaren ez dagoelako lurrik fabrikak handitzeko, eta horregatik orain, Eibarrek biztanle gutxiago ditu.

Bukatu ta gero, Eibarren buelta txiki bat ematera joan ginen. Gero, autobusez Arratera igo ginen. Lehenengo, baseliza ikusi genuen, eta gero bazkaltzera joan ginen. Giro onean, ondo bazkaldu genuen!

Maria Jesus Larrañaga

Ondorengo argazkietan, goitik beherako hurrenketan: Arrateko baseliza, museoko piezarik zaharrena: kartzelako zaindariaren giltza-pistola, etxe-tresnak, bizikletak, emakumeak bizikletak egiten eta museoko piezarik zaharrena (XV. mendekoa).

arrate

giltzapistola

etxetresnak

bizikletak

emakumeaktailerrean

 

 

 

 

 

piezarikzaharrena

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

4 erantzun Ikasturte amaierako txangoa, Eibarrera-ri

  1. ze egun polita ,
    gure taldea andereino Maitekin,
    ola jarraituko nahi det urte asko ,milla esker denori agur

  2. a.arrieta.maia@terra.com' egilea: ana

    eguraldi polita eta txango ederra

  3. a.arrieta.maia@terra.com' egilea: ana

    egurali ederra eta txango polita

  4. as.m.s.g@terra.com' egilea: Ana Mari Arrieta Maya

    txangoa ederra eta polita egin genuen,eta sorpresa ere bai:Eibarren gauza oso interesgarriak dauzkate, Ego ibaia, museoa eta abar,eta nere lagunaren kronika aparta izan da,urte askotarako horrela jarraituko det euskerarekin eta harremanekin ere. Mila esker, Maite eta nire euskaltegikideei! agur

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude