I-keler Lujuriaga

rock-n-rollBai, jaun-andreok, ondo irakurri duzue: I-keler Lujuriaga. Hori da e-pistolak azkenaldi honetan Euskal Herriko musika panorama aspertu eta monotonoan aurkitu duen azken harribitxia.Rock and rolla eta letra ironiko-existentzialak nahasten dituen bakarlari honek pentsatua du zuzenerako banda bat biltzea, horrela soinu beteagoa lortzeko; izan ere, orain arte egin dituen emankizunetan bere gitarra baino ez duela atera da jende aurrera, eta “aholkulari” guztiek gauza bera esan diote: hire ahots indartsu eta berezko horrek musika-tresna gehiago eskatzen dizkik, julai!

Esanak esan, garai batean Gin Toxic edo Zakarrak bandetan parte hartu zuen musikari bikain hau bere hurrengo diskoa izango den horretan lanean hasi da eta hainbat kanta zuzenean probatzen hasia da. Blogabogako kide hau bere azken kontzertuan egon zen eta kanta berri horietako baten halamoduzko kopia bat egitea lortu zuen (ZUREKIN TOPO(3)).

Antzemango duzue mutilak izugarrizko etorkizuna duela, jakina, eta bere letrek egungo gizartearen noraez etiko zein morala ezin hobeto islatzen dutela. Horri guztiari musika blues eta rockeroa erantsita, ateratzen den emaitza plutoniozko bonba baino leherkorragoa!! Entzun, aditu, sentitu, gozatu, dastatu eta urtu plazerean…

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude