Aurten Euskal Herrian ospatzen diren bi inauteri goiztiar ezagutu ditugu Maribelen eskutik. Eguraldia lagun, bi egun eder pasa zituela esan digu Nafarroako bi herri eder ezagutzeaz gain. Hona bertan ikusitakoa:
SUNBILLAKO INAUTERIAK (2018-01-28)
Lehenik hiru orga agertu ziren tortila, taloa gaztarekin, gaztain erreak eta salda banatzen.
Gero, atzetik, beste orgak, denak mozorrotuak.
Bat, Errusiako Enparantza gorria
Bestea munduari itzulia laurogei egunean (Londres, Big Ben eta Isabel erregina; Egiptoko piramideak; Pariseko Eiffel dorrea; Indiako Taj Mahal).
Beste bat Hamelingo txirularia saguekin. Edurne Zuri ere han zen bere ipotxekin.
Arrantzaleak ere baziren sandinzarrak saltzen eta ez zen falta komunik ere ipurdia garbitzeko paper eta guzti!
ITURENGO INAUTERIAK (2018-01-29)
Joalduunek, kalera atera baino lehen, hamaiketako puskak lasai-lasai jan zituzten.
Bukatu ondoren, udaletxean jantzi ziren, inori sartzen utzi gabe.
Atera ziren eta herri osoan jira eta bira ibili ziren. Gero Latsaga auzora joan ziren han Aurtizko eta Zubietako joaldunekin elkartzera. Azken hauek desberdin jantzita zeuden.
Oso polita da ikustea zubian denak elkarrekin etortzen, hartza aurrean dutela.
Herrian eta orga guztiek kartelak zeramatzaten argazkirik ez ateratzeko eta ez grabatzeko esanez. Baina alferrik: inork ez dugu errespetatu eta beti bezala eztabaida izan zen.
Dena den, ederki pasatu genuen eta datorren urtean berriro itzuliko garela ziur gaude.
Maribel