Inauteriak

Otsaila batzuentzat, hau da , otsoen hilabetea. Zezeila berriz, beste batzuentzat, hau da zezenaren hilabetea. Beste leku batzuetan berriz, barantaila….
Garai batean, otsoak jaisten omen ziren menditik herrira, baserri inguruetan beren gosea ase nahian ehiza egitera.
Otsoak, zezenak, artzainak, inudeak, pailazoak, panpinak eta makina bat horrelako ikusiko ditugu laster. Hemen baitira, ate joka, urtero bezala, inauteriak, inauteak, aratusteak!
Nahiz eta nafarroan hasiak izan eta asteburu honetan Sunbilla aldean kolore eta umore  franko izan, gutxi barru Tolosa aldean izango ditugu.
Garai batean, ganbaratik hartutako trapu zaharrak erabiltzen ziren mozorrotzeko, aiton-amonak, gurasoak eta senitartekoak pilatuta zeuzkaten erropa zaharrak. Edozer trapurekin irteten ginen kalera eta dantza eginez igarotzen genuen gaua. Oraingoan ere, ziur hainbat jantzi edo trapo ikusiko ditugula gure herrietan. Guztien artean, ikusi duzuen bitxiena, harrigarriena, barregarriena zein ote den idaztera animatzen zaituztet, eta argazkirik baduzue bidal ezazue!

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

3 erantzun Inauteriak-ri

  1. sagarainho@yahoo.es' egilea: Montse eta Ainhoa

    24 urteekin Rio de Janeiro-ra joan nintzen inauterietara. Orduetan dantzan egon eta gero, ezin izan nuen gehiago mugitu, eta eserita nengoela, orkestatik mutil bat etorri zen niregana eta galdetu zidan ea gaixorik nengoen.

  2. supertxotxe@hotmail.com' egilea: MARIA eta TOTE

    Ohiturak garrantzitsuenak dira. Adibidez, Tolosan hiru hilabete lehenago prestatzen dituzte inauteriak. Donostian ere bai, baina bakarrik konpartsak. Inauterietan gozatzen baduzu, Tolosara joan zaitez, edota Brasilera Montsekin.

  3. marijoip@yahoo.es' egilea: Marijo

    Hogei urteekin nengoen Londonen. Bi hilabete pasa nituen hiri hartan, baina inoiz ez nuen pentsatu izugarrizko inauteriak ezagutu egingo nituenik.
    Abustuan, Notting hill auzategian ospatzen dituzte ” beltzek inauteriak”, Brazilen bezala.
    Zein ongi pasatu nuen garai hartan !!!!!!

Utzi erantzuna Montse eta Ainhoa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude