INAUTERIETAKO POSTRE GOZOA: TORRIJAK

Torrijak

Inauterietan gaudela-eta postre goxo baten errezeta helarazi digu gure ikasle Garbiñek. Milesker!

Edonork egiteko moduko postre erraza duzue. Beraz, ea animatzen zareten eta nola atera zaizuen esaten diguzuen.

Osagaiak:
•    Esnea
•    Azukrea
•    Kanela
•    Olioa
•    Arrautza bat

Nola egin:

Lehenengo, esnea kanelarekin irakin, hamar bat minutuz. Azukrea erantsi eta epeltzen utzi. Ogi xerrak esnetan beratu hamar bat minutu, gutxi gorabehera. Ondoren, arrautzak irabiatu eta ogia bertatik pasatu eta frijitu olio berotan. Atera eta sobera duen olioa kentzeko sukaldeko paper baten gainean utzi. Azukrea gainetik erantsi. Nahi izanez gero, kanela hautsa ere erants daiteke.

Egilea: Mitxoleta
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude