Intsusa, zuhaiska berezia

intxusaloreaIntsusari buruz idatzi nahi dizuet gaurkoan, txantxangorrion zuhaiska maitatu bati buruz, hain zuzen ere. Intsusa beltzari buruz idatziko dizuet, gure artean arruntena bera baita. Zuhaiska erako landare europar hau, toki heze zein lehorretan etortzen da, baina gehienbat leku eguzkitsutan. Lauzpabost metrokoa egiten da, handiagoak ere izaten diren arren.

Enbor eta abarren azala, gris argia eta leuna izaten da gaztea denean baina gero pitzadura luzangak izaten dituen gris latza. Herri medikuntzan usu erabilia izan da. Hostoak bikoteka jarriak egoten dira adarretan, elkarren aurka kokatuak. Lore zuri ederrak izan ohi ditu, irudian ikusi ahal duzuena bezalakoak. Fruituak, berriz, baia more ilun edo beltzak dira, udazken aldera bil daitezke; jelea edo marmelada goxoak egiteko. Aurretik txoriek jaten ez badizkigute, noski, garrantzi handiko janaria baita txori fruitujale askorentzat.

Sukaldaritzan erabiltzen da, gozogintzan batez ere. Opil eta tartetan ere erabiltzen dira, masustekin eta sagarrekin batera gozoak dira oso. Ondo helduta egonez gero, gordinik ere jan omen daitezke, baina ondu baino lehen pozoitsuak dira, kontuz ibili beraz! Bestela, ikusi eta ikasi gugandik, txoriengandik, guk ongi heldutako aleak bakarrik jaten baititugu.

Europako Iparraldean eta Balkanetan, lore zuri hauek infusioan erabili ohi dira, hartzitu ondoren, edari freskagarria sortzeko. Tradiziozko edari onen onarpena dela-eta, hainbat  enpresa intsusa beltzaren loreez zapore hartutako edariak (Fanta Shokata, Freaky Fläder) hasi dira ekoizten eta saltzen,

Loreak irabiatu batekin frijituak ere jan daitezke.beltzaren baiez egindako sopak ohizkoak dira (adibidez Alemaniako Fliederbeersuppea).

Bai loreak eta bai fruituak intsusa ardoa egiteko erabili ahal dira, eta Hungarian intsusa-paitarra ere egiten da. Suediako hego-mendebaldean ere, egiten da intsusa beltzaren loreez zapore berezia hartzen duen paitar bat.

Landare hau Euskal Herri osoan erabili izan da, belar-biltzaile askok erabili izan dute landare sendagarri legez. Azala, hostoak, loreak, fruituak eta zuztarren erauzkinak erabiltzen dira bronkitis, eztul, arnas aparatuko goi parteko infekzio eta sukarraren aurka. Loreak erabil daitezke belar tearen edaria egiteko, hotzeriek eta sukarrak eragindako hanturen aurka erabiltzeko. Baita azaleko erredurentzako ere.

Agian, ezagunena intsusarekin egindako ukendua izango da. Askoren esanetan, San Juan egunean egin beharreko ukendua; goizean goiz, eguerdia baino lehenago, intxusa hostoak bilduta. Oliba olioa, erle argizaria eta intsusa hosto, lore zein adaska gazteak erabilita. San Juan ukenduaren moduan egingo dugu, neurri eta jarraibide berak erabilita.

 

 

Egilea: Txantxangorria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude