Irene Nemirowskyz gogoeta bat

FRANCE - IRENE NEMIROVSKYJoan den astean zinemara joan nintzen Suite frantsesa filma ikustera. Irene Nemirowskyren (Kiev, 1903) eleberriaren moldaketa bat da; motza eta gogorra. Alemaniarrek Frantzia okupatu zuten, eta jendeak ihes egin zuen Parisetik edozein lekutara. Errepidea jendez beteta zegoen, batzuk oinez besteak autoz eta abar. Exodo handia izan zen. Bat-batean hegazkin alemanak agertu ziren, eta bonbardaketa egin zuten jendearen gainean (ondo deskribatuta dago egoera; irudi izugarriak agertzen dira). Alemaniarrak herri txikietara heldu ziren eta han, herritarren artean, bizi izan ziren. Bizimodua ez zen erraza bi taldeen artean: gizarteko gertaerak, salaketak, inbidiak, jateko gutxi…

Angustiaz bizi izan zen herri osoa. Nahasketa horretan bikote bat: mutila ofizial alemaniarra eta musika irakaslea; neska frantsesa bere amaginarrebarekin bizi zena (bere senarra frontean zegoen). Emakumeen etxera iritsi zen ofiziala bizitzera. Maiteminduta zeuden, ezer esan gabe elkar maite zuten, maitasun mingarria…

Irene Nemirowsky (1903-1942) Kieven jaio zen. Familia judu eta aberatsa izan arren bere haurtzaroa ez zen zoriontsua izan, dohakabea eta bakartia baizik. Aita beti bidaiak egiten. Ama etxetik kanpo amodiozko abentura bila. Irene jaio zenean inudeen esku utzi zuen amak, ez zuelako maitasunik sentitzen alabarengatik. Urte batzuk bizi izan ziren St. Petesburgon. Txikitatik ikasi zuen frantsesez bere haurtzainekin, gurasoek beti frantsezez hitz egin zioten, eta idatzi ere frantsesez egin zuen. Udan beti oporretara joaten ziren: batzuetan Kosta Urdinera joaten ziren, eta beste batzuetan Euskal-Herrira etortzen ziren (horrela ikasi zuen euskara, bere inudearekin).

1917ko Herri Iraultza hasi zenean, Moskura ihes egin zute, eta handik Parisera joan ziren bizitzera. Frantzian bizimodu gero eta hobea izan zuen. Irenek liburu batzuk plazaratu zituen, eta arrakasta handia lortu zuen. Frantzia maite zuen, ezkondu egin zen eta bi neska izan zituen. 1939ko irailaren 3an Hendaian entzun zuten II. Mundu Guda Deklarazioa. 1942an atxilotu zuten, eta Auschwitzera bidali zuten. Bertan hil zuten. Azken urteetan bizitza gogorra izan zuen, bere arrazagatik etsai asko izan baitzituen, eta ezin zituen bere lanak argitaratu judu paria izateagatik.

2011ean, Alberdania argitaletxearen eskutik, euskaratuta argitaratu zen Irene Nemirowskyren aipatutako lan hau. Argitaletxe honetako editore den Inazio Mujika Iraolak Sautrela saiorako egindako aurkezpenarekin amaitu nahi genuke gure post-a.

 

Jaione Villagrá, Ziablogaren ikaslea

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude