Irisarriko Maddiren berriak

Egun on deneri hego aldeko jende oneri,

Nere azken lerroz geroz izan dira gauza nekeak bizitzeko!

Badakit Urumea inguruan kalte haundiak ukan dituzuela. Agian geroztik gauzak pixka bat antolatu dira. Zori gaïtzez lehen bezala bazterren ezartzeko behar da hainhitz denbora.

Hemen ere ukan ditugu urak gaindituak eta errebideak moztuak, bainan etxetan ez makurrik. Aldiz Frantzia beherean ere izugarrizko desmasiak izan dira. Ez litaïske holako itsuskeriak ikusi behar…

Baïnan gero eta ardurago izaïten dira!!! Bono oraï aski miseria kondatze ! Aste ederra ukan dugu eta hilabetea joanki da hotzik gabe. Hemen erraïten da “hartia hartu”.

Ortzegunean ukan dugu gure “club” eko atheraldia. Denak jubilatuak ez ? Ez ginen urrun etxetik… Ezagutzen dutenentzat Banka, Aldude eta Urepele (Xalbadorren herria) Han urtzoa jan dugu eta humore onean izan gira mugaraïno. Leku xoragarriak dira eta gaïnerat iguzki eder bat gurekin zen!

Egungo geldituko naiz zeren nekatuak ikusten zaituztet hemendik, nere mintzaira bereziarekin ez?

Musu haundi bat ukan zazue denek Irisarriko Maddiren partez eta gero arte!

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Irisarriko Maddiren berriak-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Kaixo, Maddi:

    Zuen “club”eko irtenaldia aipatu duzunez, zera adierazi nahi dizut: badakizu hilean behin gure ikasleekin irteera bat antolatzen duguna. Bada, Ipar aldean txango bat egin dezakegu: Donibane Lohitzunetik Hondarribira, oinez. Trenez edota autobusez joan gaitezke haraino, eta gero, ttipi-ttapa, itzuli.

    Pentsatzen dut egina daukazula. Ni prest nago dena antolatzeko: garraioaren ordutegiak (trena, autobusa eta Hendaiatik Hondarribirako itsasontzia), oinez joateko informazioa, non bazkaldu eta abar.

    Kontua da ze sasoitan egin: argi dago udaberrian paisaia ederragoa izango dela. Baina, tira, neguan ere antola daiteke zuri ongi baderitzozu.

    Beno, Maddi, ongi izan eta laster arte.

    Jon

Utzi erantzuna Jon(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude