Irisarriko Maddiren berriak

Aspaldiko phartez agur deneri iphar aldetik,
Iphar aldean ere haïze, euri et hotz negu minean bezala!
Gure hezur gaïxoek balukete iguski pixka baten beharra! Gaïnerat aïrosteko ez dugu politika eta miseria baïzik, telebixta eta iratietan… Bono aski nigar… denak pasatuko dira eta egun hobeek penak ezeztatuko dituzte!

Eta zuek ongi? Agian baï. Aïnhitz ikasten ote duzue? Nik ere banuke beharra, baïnan kaskoa gogortua daukat oraï, eta hemendik aïntzina beharko dut dutan jakitate poxiarekin egin!
Barkatu jende onak, ez baïtut deus arrarorik kondatzeko. Nere mesua da frantsezez erraiten den bezala”parler pour ne rien dire”. Laster igorriko ditut berri interesgarriagoak.
Han artean, bihotz bihotzetik agur bero bat deneri.
Gero arte.

Maddi

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Irisarriko Maddiren berriak-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Kaixo, Maddi:

    “Ezetiko nobedaderik egonez gero,hobeto.” Baina azpaldian zure idazteko era goxua irakurri gabe izan gaituzu.

    Hemen, ikasleak aho-, arkatz- eta buru-belarri ditugu azterketak larunbatean hasiko direlako. Baina eskolier asko gaizki hasirik ere, ongi burura.

    Eta kaskoa ere gogortua daukagu batzuk, nik behintzat zaharrena bainaiz irakasleen artean. Baina, tira, gehiegi ikasi nonbait, eta diska betetzen ari. Ba al dakizu gure kaskoa formateatzen?

    Laster arte, Maddi.

    Jon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude