Irisarriko Maddiren berriak

Agur deneri Iparraldetik!
Agian ondo zarete denak. Hego aldean ere uste dut euria duzuela ardura!                     Hemen jendea kexu xamar dabila, batzuek belharrak egiteko eta komerzioan direnak buruari lotuak beldurrez bakantzatiarrak lotsa ditezen eta iguski gehiago den lekuetarat joan ditezen. Eta zuek ere segur batituzue udako asmoak ? Agian ondo izanen dira. Badakit hemengo berriak segitzen dituzuela, guk zuenak bezala… Denentzat espantu gutxi!!! Gu oraï kolorez kanbiatu gira ikusiko gure president berriak gauzak hobetuko dituen? Amets gutxi!!! Osagarri on bat dugu beharrena ez? Nere agiantza da denek ukan dezagun.
Deneri Irisarriko Maddik, musu haundi bat bihotz bihotzetik.
Ondo segi eta gero arte!

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude