Irisarriko Maddiren berriak

france060.600Barkatu jende onak nere ixiltasun luzeagatik. Uda joan zaiku ainhitz lan eta denbora pasagaïlurekin. Eta zuek, agian denak ondo hor gaindi!

Eguraldi goxoak ukan ditugu baïnan oraï goïz arratsetan freskoa sentitzen da.
Joan den astean, gure “club” arekin egin dugu atheraldi bat Landesetan. Ez dakit ezagutzen duzuen Peyrehorade. Han bisitatu dugu izokinaren museoa, eta dastatu izokin keztatu goxo-goxoa. Handikan joan gira Cagnotte deitu herrirat, eta han ostatu on batean, egin dugu baskari on-on bat. Musika ere baginuen eta dantza pixka bat ere egin dugu. Gibelerakoan gelditu gira Bastidan, La bastide-Clairence. Gu emazteak bixtakoa… dendetan ibili gira, aldiz, gizonak…Tabernan xuxen!

Badakit ez dela nere ixtorioa biziki interesgarria baïnan ez dut deus haundirik igortzeko. Segi zazue ondo zuen erakusketa eta izan ahal bezain untsa denak. Bertze aldi bat arte hego aldeko lagunak eta musu haundi bat deneri!

Irisarriko Maddi

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude