Irisarriko Maddiren berriak

CN2DGT A lamb frolicking in the spring sunshineAspaldiko partez agur hego aldeko jende onak!
Bai bizi naiz bai, baina pixka bat alfertua, eta gainerat azken egun hauetan osagarriaren  partetik arrangura ttipi baitzuekin. Orai berritz pikoan naiz eta agur ttipi bat nahi nauzuen egin deneri. Hain segur gu bezain uros zirezte eguraldea hobeturik, hain bertze haize, hotz eta euri ukan ondoren. Salbu omen gira orai, zeren maiatzaren 11 an 12 an era 13an dira karroin edo orma saintuak. Ez dakit zuen lekuan baden erran hori, hemen errana da egun horietarik harat ez dela gehiago irriskurik baratze, kanpo eta lorentzat ! Egia edo ez?
Horiek hola ez nuke sobera luzatu behar nere hitzaldia, zeren ez dukezue erraz irakurtzen eta ulertzen nere euskara ez?
Badut anaia bat ni baino 14 urtez gazteagoa, eta ahizpa gazte bat 17 urte gutiezkoa. Orai jubilatuak dira eta eskual herritik faltaturik gaztetan, aitamen mintzaira kasik ahatzia zuten. Liburuetan eta eskoletan ibili dira pixka bat, eta bazuten idea bertzalde ttipiko euskararen ber ikastea. Ni, beti hemen bizi izanez, ez dut ahatzi burasuen eta Baxe-Nafarroko hizkuntza.
Horrelako, ariketa batzu igortzen ditugu elgarri, heiek nik baino akademikoki, eta nik nere moldean. Heiek nahi dute lehen bezala mintzatu, eta nik ikasten ditut hitz berri eta interesgarriak. Horra nola ibiltzen giren ordainduz gure jakitatea!
Egungo aski, adixkideak. “Ouf” zer nekatzea irakurtzea, ez? Izan zirezte ondo eta nere agur beroak hartu denek!

Maddi

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude