Irisarriko Maddiren berriak

irisarriEgun on Hegoaldeko jende oneri. Irisarriko Maddi bizi da oraindik, eta barkamendu galde egiten derauzue hainbertze denbora egonik ixilik.

Egia erran, ez nuen deus airosik erraiteko, osagarriaren partetik arrangura batzuk ukanik.

Hobeki naiz orai, eta eskerrak Jainkoari. Azaro hila ezin sinetsizkoa ukan dugu, kasik uda iduri. Aldiz, egun honetan negua etorri zaiku fresko-freskoa. Hain segur zuentzat ere berdintzu litake, ez? Jendea hasi da Eguberri eta Urteberri solhats, baina ez da nihun espanturik, eta eroaldi gutti izanen da, nere gustuko krisia sendi baitugu guk ere. Merkatari lagun batek erran dit, Hegoaldean hobeki zareztela gu Iparraldean baino! Zer egin? Pairatu, egun hobeen esperantzan. Hala ere, bada ainhitz jende gu baino urrikalgarririk.

Agian, ari zirezte serioski euskararen bikaintasuntzen! Nik ere banuke ikastearen beharra. Barkatu nere irakurtzen nekea emanik. Desiratzen derauzuet deneri urte bukatze on bat, eta pesta airosak zuen familiekin goxoki.

Musu bero bat zueri eta gero arte! Ondo pasa!

Irisarriko Maddi

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun Irisarriko Maddiren berriak-ri

  1. egilea: e-pistola

    A ze hitz-jariyo goxua ta idazkera maitagarriya!! Agur Hegoaldekoen partetikan!

  2. riantero2@gmail.com' egilea: Rikardo

    A ze poza eman didana, zure hitz goxoak irakurtzeak!
    Espero dut datorren urtean aukera gehiago edukitzea.
    Urte berri on eta muxu bat Ana Mari eta bion partetik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude