Jack Kerouac-ek 30 aholku utzi zituen zuretzat

250px-Kerouac_by_PalumboJoan den martxoan Jack Kerouac idazle ipar amerikarraren aipu bat ekarri genuen blog honetara. Aipu hura aukeratzeko lana ez zen samurra izan, izan ere, beste makina bat aipu eta esaera famatu utzitako idazlea dugu berau. Beat mugimenduko eleberrigile famatua izan zen honek, 30 aholkuko zerrenda famatua utzi zigun, eta guk gaurkoan zerrenda hori euskaratu, eta hona ekarri nahi izan dugu. Martxoko aipua ere, zerrenda honetakoa duzue. Benetan jakingarria eta bitxia iruditu zaigu guri; ea zer iruditzen zaizuen!

Jack Kerouac-ek zuretzat utzitako 30 aholku

1. Zure zoriona handia izan dadin, eduki zirriborroz betetako kaiera sekretuak, eta idazteko makinan, modu basatian, idatzitako orrialdeak ere bai.

2. Esanekoa izan zaitez, baina irekia, entzuten dakiena.

3. Saia zaitez etxez kanpo ez mozkortzen.

4. Zeure bizitzarekin maitemindu zaitez.

5. Sentitzen duzun zerbaitek bere forma propioa aurkituko du.

6. Izan zaitez zoroa, ergela eta santua.

7. Nahi duzun bezain sakon egin ezazu putz.

8. Zeure buruaren sakonerarik ezezagunenetik idatz ezazu nahi duzuna.

9. Norbanakoak ikusitakoak azaldu ezinak dira.

10. Poesia dena da, ez du bestetarako denborarik.

11. Eduki itzatzu tik dardartiak bularrean.

12. Zure aurrean dagoen objetu batekin amets egin, edo trantzea eduki.

13. Uxa itzazu lotsa eta izu literario, gramatikal eta sintaktikoak.

14. Proust bezala, izan zaitez denboraren tea edatearen zale amorratua.

15. Barruko bakarrizketan, esan ezazu munduaren benetako historia.

16. Begia begiaren barruan, hori da interesatuko zaizun bitxia.

17. Zeure buruarekin harrituta bezala idatz ezazu.

18. Hizkuntzaren itsasoan egin ezazu igerian, eta lan egin begiko nektarra kanpora atereaz.

19. Galera betirako onar ezazu.

20. Bizitzaren bazter sekretuetan sinets ezazu.

21. Zure burmuinean ukitu gabe dagoen bidea egiteko, egin ezazu borrokan.

22. Kuadroa hobeto ikusteko, geldi zaitez aurrean eta ez ezazu hitzekin pentsatu.

23. Zure egunsentiaren armarria mia ezazu egunero.

24. Zure eskarmentu, ezagutza, eta hizkuntzaren gaineko beldur edo penarik gabe bizi zaitez.

25. Munduak irakurtzeko idatz ezazu, zuk munduaz egiten dituzun irudiak ezagutu ditzaten.

26. Liburu-pelikula, hitzez eginiko pelikula da, amerikarrek begietatik jan dezaten.

27. Pertsonaiari omenaldi egin, pertsonaren zoko ilun bakartiak ahaztu gabe.

28. Modu basatian sortu, diziplinarik gabe, hondoa joz, zenbat eta zoroago, orduan eta hobeto.

29. Denbora guzti-guztian genioa zarela gogoratu.

30. Txarrenean ere, gidoilari-zuzendari izango zara, pelikula lurtarrak egingo dituzu baina zeruko aingeruek babestuko zaituzte.

Egilea: Mitxoleta
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude